Month: urria 2013
Eskerrik asko, ETA
Badakit izenburu hau oso deigarria dela, baina, hemen esaten dena irakurri ondoren, bakoitzak emango dio komeni zaion dimentsioa. Dena den, iritzi bat da. Beti esan ohi da, gauza bat dela idatzita dagoena, eta bestea, ordea, esan nahi duena. Behin, “Argala” (ETAkidea) zenaren grabatutako kazeteko zinta bat entzun ondoren, azkenean honela zioen: “No hagáis caso a lo que digo, sino, a lo que quiero decir”. Zenbat aldiz ikusi izan ditugu Auzitegi Goreneko Magistratuak ere adostasunik barik interpretazioak medio kausa baten aurrean, legea eskuetan dutela, nahiz eta testua denentzako berdina izan.
Datozen egunetan, ixan tanti!
Gaur gabaz 21:00xetatik aurrea, Ein Daigun Bidi Radixun!
EAJ-PNV, etxebizitzak eta prebarikazioa?
Ondarruko eguzki talde ekologistin idatzixe:
Ondarroako EAJk ohar bat zabaldu du (Udalbarriak, 2013ko uztaila) esaten Ondarroako Udalak herriko plan orokorra berritu behar duela, 20 urte dituelako eta zahartuta dagoelako. Plan horrek ez ei ditu herriaren gaur egungo beharrak jasotzen, eta gainera azken urteetan onartutako legediak ere ez ei ditu kontuan hartzen.
Gure galdera da: Zergatik ez zuen EAJk plan orokor hori berritu bera agintzen egon zen urteetan?
Erantzuna argia da: 20 urte dituen plan orokorrean Alleri lur urbano lez agertzen da. Hau da, planak bertan etxeak egiten lagatzen du.
Baina azken urteetan Alleriko padurak babes asko jaso ditu: kostako babes eremuan sartu da, Jaurlaritzaren hezeguneen katalogoan sartu da, Europak interes bereziko gune izendatu du…
EAJ-PNVk plan hori berritu izan balu, Alleri babesteko lege hauek ere kontuan hartu beharko zituen, eta horrela 500 etxerik ezin egin.
Zer egin zuen EAJ-PNV? Ba plan orokorra berritu ez, beste aldera begiratu eta etxeak egiteko asmoarekin aurrera jarraitu.
Herriko taldeak izan ginen egoera hori salatu genuenok. Alleri babesteko lege berriak kontuan hartu behar zirela esan genuen, eta epaileek arrazoia eman ziguten.
EAJ-PNVren jarreraren ondorioz, Ondarroako Udalak (eta Ondarroako herritar guztiok) milaka eta milaka euro galdu dituzte.
EAJ-PNVk egin zuena prebarikazioa izan zen?
PD: Eta bai, geu ere Ondarroako plan orokorra ahal denik eta arinen aldatzearen alde gaude!
Ondarroako Eguzki talde ekologista
http://eguzkiondarru.wordpress.com/2013/09/17/eaj-pnv-etxebizitzak-eta-prebarikazioa/
Aurten be Marabillan ezta ixe
Aurtengo Marabillan be ezta ixe (Zapato Azulin latxeik!).
Jonny Gerriwelten Welti
Aupa TURRUNE, Jonny Gerriwelt ondarruko taldi barriro be kontzertuk emoten hasiko diz ixe 4 urte ta gero.
1998xan jaxo zan Jonny, 2001in Radixu Irratian graba ben Maketa bat, 2003an “StreetPunk Rockers” disku eta 2009xan “Living with class” ixeneko disku ata eta abendun gaztetxin Agur esan ben…
Momentuz Urriak 4 Bergaran eta abenduak 21 Elgetan joko dabe … data gexa jakitxen douenin enterako zaze!
Urriak 5 (zapatu) olato urdine Ibaiondotik
Urriak 5, euerdiko 12:00xetan Ibaiondotik euskal preso eta iheslai politikin eskubidin aldeko Olatu urdin zabalak urtego dau! Tantaz tanta,itxosu gaz! Ontxe iñox baño gexa danak etxea ekarteko itxoso urdiñeko tantak ixan bigaz!
Egun horretako beste ekimenak bertan bera gelditzen diz danok atsaldeko 17:30etan Bilbon egoteko!
Autobusak 16:00retan urtengo dau zaldupetik! Apunta Anaitan eta Kulixan!
HERRIRA AURRERA! DANAK ETXEA!
Herrirako jenti askatzeko eskatu gendun atzo Alamedan
Urriak 1 (martitzena) Alzheimerrai buruzko hitzaldixe
Guar, Antiguako Ama elkartin Alzheimerrai buruzko hitzaldixe eskainiko dabe 18:00retan Koldo Aulestia AFAGIko lehendakaixak eta Naroa Diaz AFAGIko gizarte langilik. Udaleko Ongizate batzordik antolatu dau. Anima eta urreatu!









