Month: urria 2013
LIBRE diñue, ONDARRUKO institutuko ikaslik be
MADRILetik bueltan gatoz
Gaur goxaldin urten eta gabaz buelta einddou. Goxeko hamarretan eon bir ginan Audientzixa Nazionalin baine ganora asko ez daukenez berandu hasi de juzixoko lelengo egune, hor dakazuez bertan ata douzen argazki batzuk
Kazetariz beteta eon da juzixun hasieri
Ondarruko ikasle abertzalik elkartasune adierazi dabe:
Gaur 34 urte Fran Aldanondo hil bela
Urriak 18tik 31ra, 6 emakumen artelanak etxelilan
Ondarruko txoku epaitzen hasi diz Madriden
Urko Labaka eta Xabier Aranburu presuk jipoi gogorra jaso dabela diño Etxeratek
Frantziako Lyon Corbas espetxean diren Urko Labaka donostiarrak eta Xabier Aranburu ondarrutarrak, “funtzionarioen jipoi gogorra” jasan zutela salatu du Etxeratek. Gertakariak urriaren 10ean gertatu ziren. Espetxeko euskal presoak haien eskubideak defendatzeagatik zigor ziegara eramaten zituztelarik pairatu zuten erasoa. “Ziegetatik zigor ziegetarako bidea oso luzea bazen ere, airean, arrastaka, ostikadak jasoz, burua eta belaunak eskaileren aurka joz eta oso modu bortitzean eraman zituzten. Ahotik odoletan, arropa puskatuta, biluztuta, eskumuturrak eta sorbalda urratuta iritsi ziren zigor ziegetara” jakinarazi du Etxeratek. Euskal errepresaliatu politikoen senide eta lagunen elkarteak aldarrikatu du: “Horrelako egoerekin amaitu, eskubide urraketekin amaitu, eta aurrera egiteko garaia da. Giza eskubide guztiak errespetatuak izan arte”.






















![xabi a[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2013/10/xabi-a1.jpg?w=636)



