Zelan birziklatuko dou ahal danik eta gexen?

Ondarroako Udalak hondakinen kudeaketa hobetzeko parte hartze prozesua ipini du martxan.

 Datorren abenduan hondakinak eta zamarrak batzeko kontratua amaitzen da. Hori dela eta, mankomunitateak ikerketa bat egin du, gaur egungo sistema hobetzeko alternatibak aztertuta. Izan ere, Ondarroan hondakinen %25 jasotzen dugu bakarrik banatuta, gero birziklatzera bidaltzeko.

Mankomunitatearen azterketa hori oinarri modura hartuta, hurrengo egunetan udalak herritarrekin eztabaidatuko ditu alternatiba horiek. Helburua sistema berri bat landu eta datorren urtetik aurrera ahal denik eta gehien birziklatzea izango da.

hondakinak definitibu