Irailak 29 (domeki) LIBRE egune LEKEITIOn
Datorren domekan (irailan 29xan) Lekatxon egun osoko aldarrikapen egune ospatuko dou. Bertan salatuko douz hurrengo hillabetitan eingo dizen epaiketa politikuk. Pentsaten dou sasoi dela esateko NAHIKUREla, eta jai eta salaketa bidez egun pasi eingou. Azpixan dakazue egun horretako egitarau
“Eta guri ONDARRUTARROI zertan ikutu eitten dozku epaiketa politiko horrek?” galdetuko dau batek baño gexauak. Ba adibidez otsailin “HERRIKUn” auzixin Madril aldea jun bikogaz, epaitu eingo dabelako TXOKU. Arrisku dakau hainbeste lagunek urtitan eindako biharra hutsin geatzeko. Edo argixaua esanda, euskaltzalik, ezkertiarrak eta abertzalik ibiltxen daben etxe baik geatzeko.
TXOKU sortu ban jente asko, dagoeneko ez da gure artin
Bañe orduko ametsak eta gaurkuk bardiñak diz. Horretxetan gabiz, eta horretxeatxik eurak ipintxen daben indarra ipinikotsau geuk be. Domekan danok LEKATXOA. Epaiketarik ez!
Gero arte, Juanito!
Atzo Juanitoi agur esateko batu ginan, eta kantaten agurtu gendun, berak nahi ban latxeik.
Eskerrik asko Sinuhei bideu bixaltzearren!
Zoixonak LUTERL eta GLOBHORMERUAI
Aurten 30 urte beteten diz LUTERL taldi sortu zanetik eta 25 urte lelengoko GLOBHORMA egin benetik. Askorek ez dozue jakingo zer ixaten zan globohormi, eta beste asko ahaztute egongo zaze. Globhormak, irudi bittartez eindako kritika adierazpenak ixaten zin, eta leku desberdiñetan ipiñtxen zin, Kulixka ondoko horman edo ta Urrosolo bitxitegi onduko horman. Azpixan ikusiko dozuez euretako batzuk.
KALAMENDIre guz hilan 28xan. Bazatoz?
Datorren zapatun XABIn eta ASIERen lagunak antolatute Kalamendire mendi irteeri eongo da, Alamedatik urtengo dau goxeko 9xetan. Juteko asmu dakazuenok emon zeuen ixenak Anaitan eta Kulixkan, jateku kalkulateko gehixenbat. Ez da ixe pasaten atzanengo momentun agertzen bazaze, jateku sobran eongo dalako. Bixan egune ospatzeko jantzi mendiko botak eta erain trastiai (bidin perrotxikoren bat edo beste topa ezkeo, antolatzallik rekisa eingo dabela jakinan gainin zaze)
Hamen da MARABILLI2
Irailak 21 (zapatu), Fracking-ai buruzko dokumentala gaztetxin
Margun erakusketi, AMAIA CABEROn eskutik
Gero arte, Juanito!
Argentinako epailik, torturatzaile espainolan atzetik
Atzo jakin gendun Argentinako epaile batek lau torturatzaile españolen kontrako atxilotze agindu bat emon dabela.
Euretariko bat Jesus Muñecas Guardia Zibile da, Andoni Arrizabalga ondarrutarra torturabana, beste askoren artin.
Andoni Arrizabalagan torturan testigantzi hamen dakazue, 1977xan Joseba Sarrionandiak einddako elkarrizketa baten: http://www.argia.com/argia-astekaria/739/itziarren-semea-askatua
Gogorra da Argentinatik etorri bir ixati epaile bat justizixi eskatzen, “ministro del interior” españolak guardia zibilak Intxaurrondon einddako biharra goraipatzen daben egun bardinin. Eta batzuk ondiokan pentsako dabe estado española “estado de derecho” demokratiko bat dala…
Ondarrun eta Euskal Herrixan egon dizen atxilotu, torturatu eta hilddako guztintzako justizixi eskatzen dou!


















