Irailak 25 (eguaztena) Marabillin aurkezpena

Urriaren 10etik 13ra ospatuko da aurten bigarren Marabilli Sormen Festibala Ondarroan. Aitzol Aramaio zinegile zenaren omenez sortutako ekimen honek musika, zinea, literatura, antzerkia, dantza, bertsolaritza, sukaldaritza eta arte plastikoak bilduko ditu Euskal Herria, Espainia, Frantzia, Katalunya eta Galiziatik datozen egileekin. Jaialdiaren helburua ez da soilik jendea ekitaldietara joatea, arloen arteko elkarlana eta artisten arteko elkarrizketa ere badu helburu, beti ere, errealitatearen ikuspegi kritiko batetik. Prentsaurrekoa-aurkezpena, BIHAR, eguaztena hilak 25, 11:00etan Ondarroako kofradia zaharrean (bigarren pisuan).
Marabilli2013kartela