Juan Balentziagaren errautsak aireratuko dituzte zapatuan eguerdiko 12:00etan Latxanbre Plazan.
Bere lagunek omenaldi-ekitaldian parte hartzera gonbidatu dute. Balentziagari Arrantzale Eguna zor diogu, bera CD Aurrerako lehendakaria zenean sortu baitzuten ondarrutarrontzat egun berezi hau, baita jai eguna izanda maunezko (beharreko) erropekin janztera eta zapia kokotetik ipintzea ere (zikiñak, izerdiak eta mokoak kentzekoa zen zapia, jai ikonoa bihurtu zuen). Beste herrietan ez ei zan holakorik egiten. Balentziagak gainera altxor txiki bat utzi du historiazaleentzat, gauzak biltzeko (argazkiak, errekorteak, historia zatiak…) ohitura baitzeukan.
