Month: abuztua 2013
Hasi diz konposta etxen Ibaiondon
Ibaiondoko eta Kamiñazpi inguruko 20 familixa konposta etxen hasi diz.
Errez-erreza da. Sukaldeko hondakin organikuk bota (handixak badiz, txikitxute):
Nahasta:
Matexal siku bota (egurre txikitxute, hosto sikuk…):
Honek pausuk jarraitxute, hile batzuk barru Kamiñazpin einddako konposta eukikou, ongarri modun erabiltxeko parkitan, lorontzixetan..!
Zamarrak erretea bixaltzi baino hobeto da konposta ein eta ongarrixe lortzi! Merkiaua, garbixaua eta ekologikuaua!
Konpostai buruz gexa jakin nahi bazue, hamen informazinoi gexa:
Oharra: bolei txapelketi bertan behera geratu de
Hauxe oharra jaso dou Aurrera kirol elkartetik:
Ikusi dugu “Turrune” atarian bolei txapelketaren berri eman duzuela, baina jakin ezazue aurtengo hondartzako bolei txapelketa bertan behera gelditu dela ez direlako talde nahiko apuntatu txapelketa gauzatu ahal izateko.
Eskerrik asko Aurrerakuai informazinoi pasatearren, eta gure aldetik dei bat nahi dotsau ein herritxarrai: parte hartu jaxetako ekintzetan eta bota esko bat antolaketan dabizenai!! Danok batea hobeto pasakou andramaixetan!
Badatoz andramaixak!
Gexenok jasoko zenduen etxeko buzoitxan, baine kanpotik zabizenontzako, hamen jaxetako egitarau. Hasi maunezko alkondarak plantxaten!!!!
Abuztuak 7, 8 eta 9 Bolei txapelketi
Abuztuak 10 (zapatu) Aurrera 3. maila altza zaneko 50. urteurrena ospatzeko partidu
Aurrera 3. maila altza zala 50 urte bete dizela ospatzeko, partido berezixe eukiko dou zapatuz Zaldupen. On dala mende erdi pasa zanai buruz informazinoi gexa nahi bazue, hamen dakazue: Aurreraren partidua









![Aurrera Alaves[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2013/08/aurrera-alaves1.jpg?w=636&h=847)








