Month: abuztua 2013
Eskualdeko gaztik, Mijoa erreki garbitzen
Baixakun Lea Artibai eta Mutrikuko gaztik Mijoa erreki garbitzea jun zin. Mezu bat zabaldu nahi ixan ben: gaur egun daruauen biximoduaz zamarra besteik eztouela sortzen, eta horrek zamarrak bazter guztik zikintzen dotxuzela. Hamen dakazue bideu:
On dala 33 urte hil ben Angel Etxaniz
Gaur 33 urte hil ben Angel Etxaniz HBko militanti, 34 klubin biharrin euala. Beran hilketi Triple A erakunde paramilitar espainol eta faxistik aldarrikatuban, eta “rojo” eta “separatista” zalako hil eixeben.
Herrixan oso ezagune zan Angel, frankismun kontrako militante abertzali ixan zalako, eta oso kirolzali zalako be bai. Aurreran oso inplikata euan.
Beste abertzale eta ezkertiar askoren herixotzak lez, hau be argitxu baik geatu zan. Justizixa espainolak ez ban ikertu zer pasa zan, nahiz eta familixik froga asko aurkeztu. Egixe eta justizixi eskatzen jarraitzen dou.
Gaur, ondarruko kalitan, Angelen argazkixak agertu diz.
Zoixonak June eta Nagore!
June Aranbarri eta Nagore Osoro Kontxi irabazteko aukeri dakarren lehenengoko emakume ondarrutarrak bihurtu diz, atzo sailkatzi lortu eta gero.
Aurten denboraldi ikusgarrixe daz etxen Ondarruko bi neskak. Hamen aurten lortutako txapel guztik:
– GIPUZKOAKO TXAPELKETAN “TXAPELDUNAK”
– EUSKADIKO TXAPELKETAN “TXAPELDUNAK”
– GIPUZKOAKO LIGAN “TXAPELDUNAK”
– EUSKADIKO LIGAN “TXAPELDUNAK”
– KONTXAKO SAILKAPEN ESTROPADAN “LEHENAK”
… on denboraldixe borobiltzeko aukera ederra dakarre, datozen bi asteburutan eurak dizelako kontxi irabazteko trainero “faboritu”. Ia lortzen daben, eta kontxi irabazten daben lehenengoko emakume ondarrutarrak bihurtzen dizen!
Dana dala, irabazi ala galdu, gutzako txapeldunak diz ya! Animo June eta Nagore eta zorte on!
Jai garbixan alde, biharrin!
Ondarruko Eguzki talde ekologistik zabaldu daben mezu:
http://eguzkiondarru.wordpress.com/2013/08/22/jai-garbixan-alde-biharrin/
Aurten herritxar askok neurri barrixak hartu dotxuez jai garbixauak lortu ahal ixateko. Hamen adibidez batzuk:
Plaza Musikako txosnetan eta Kafeko Atzekutan baso berrerabilgarrixakin funtziona dabe, goiko txosnetan bilketa selektibu ein dabe 4 poto desberdin erabilitxe (plastiku, kartoi, beira eta errefusa) eta plastikuk berziklatzeko guni be ipini dabe Musika Plazan. Emaitzak oso positibuk ixan diz. Plaza Musikan, adibidez, aurreko urtitan baino zamar gitxia batu de (kale garbitzailik ziurtatu doskue hau) eta goiko txosnetan sortu dizen hondakinan gehixengu berziklatzea bixaldu de.
Plazagaineko jantokixan be pauso barrixak emon dotxuez. Aurreko urtitan marmitxaku plater berrerabilgarrixetan ataten hasi zin. Aurten hilan 16 eguerdixan jateko guztik atatxuez halakoxe plateretan, aproba latxeik. Horretaz gain, bilketa selektibu etxen ahaleginddu diz. Datorren urteako hobekuntzak zelan ein ikusteko balixo ixatse. Eta aurten be orixu berziklatu dabe, 30 litro hain zuzen be.
Udalak be kristalan eta ontzixan kontenedore gexa ipinitxuz kalitan, birziklatzen ahaleginddu dizenai biharra errezteko.
Dana dala, aurten be kalik zikinak agertu diz goxitan, batez be arrantzale egunin.
Argi da ondo pasa leikela kalik zikinddu eta naturik emondako errekursuk alperrik galdu baik. Danon emon bir douz pausuk horretako: herritxarrak baso berrerabilgarrixak ibili biko leukiez; tabernetan be halakoxe basuk eskaini biko litxakez bakarrik. Udalak kalitan hondakinak modu selektibun jasoteko aukera gexa ipini biko leukez.
Hamen datoz aurtengo Lekittoko jaixak
Asko ixango diz Ondarrutarrak LEKITTO aldea jungo dizenak jaxak ospatzea, hasi Anteron jeitsieran eta segi Antzar egunin. Gogoratu, udalak, bueltan etorteko autobusak antolatzen dabela. Aurten gañea, URTZAn auzixe kontun hartute, esan birde Lekittarrak txapela kentzeko modun porta dizela gure herrikidiaz. Zubixan lekitxar asko euki genduzen geuaz batea harresixe osatzen. Beraz bi bidar ZOIXONAK ta ondo pasa jaxak. Behian agertzen da txosna batzordin egitarau.
700.000 bisitxa euki douz. Eskerrik asko!
Ondarruko ERNAIko gaztik MIJOA erreki garbitzea duz
Abuztuak 30 (baixaku) ‘Gabeko izarrak’ aldizkarixan aurkezpena
Punkixak bixik daz
Londrestik jaso douen mezu de hamen erakusten dotzuauena, Iggyk gure laguntzailik bixaldu dozkun korreu:
Atzo gabaz kontzerto punk baten jo gendun eta argazkixan agertzen dan taldi, lagun batzuk diz, The Restarts, kanta bat ata dabe INDEPENDENTZIA ixenaz Euskal Herrixe atxik.
Eskerrik asko Londresko barrixak bixaltzearren. Eta munduntzir zabizen ondarrutarrok gonbidatzen zatxuau zazen lekuko gauza interesgarrixai buruzko argazkixak bixaltzea!















