Etxelilakuk para baik dabiz biharrin, eta Ondarrutik ordezkari bat bixaldu dabe Palestina, bertako emakumin egoeri ezautzea. Datorren astin hitzaldixe emongo dabe.
Month: uztaila 2013
Gazte eguneko kamisetako proposamenik bai?
Uztailak 6 (zapatu) Hip Hop egune gaztetxin
MENDEKU
Asteburun mendire, AURRERA MENDI taldiaz
Herriko gaztik Bilbon, adierazpen askatasunan alde
Ondarruko gaztik hauxe mezu bixaldusku gaur:
Ernaiko kidi dan Irati Sienra inputa ben aurreko baten, Gazte Topagunin, Gudarixan omenaldixan esanbanaatxik. Gaurko egunin ondiokan Euskal Gazterixi erasotzen jarraitzen dabe, euran espetxe politikin ondorixoz gerta dizen erahilketak salatzearren. Neskionen auzixe salatu eta berai elkartasune adierazteko Bilboko auzitegixan aurrin kontzentraziñoi endde; ta Ondarruko Gaztik be han eonga!
Uztailak 3 (eguaztena) herrixan egoerin inguruko eztabaidi
Paretak muto?
Aurreko astin portuko paretetan mural bat agertu zan, amnistixi eskatzen. Gabaz pintxa, eta goxeako borrata euan. Portuko zuzendaixak (ANTON jaunak) aginddu jasota dauke, portun agertzen dizen muralak ahal danik eta arinen borrateko. Horretan “efikaza” dala esan geinke!
Honen aurrin, pare bat gauza dakauz esateko.
Bata: gauza batzutako zelako “efikaza” da portuko zuzendaixe, eta beste batzutako zelako makala. Pintadak ordo batetik bestea borratetxuz. Baine portuko lapurretak gelditzeko edo ureta gasoile eta zamarrak zeinek botatetxuzen jakitxeko ezta kapaza. Beran “goikuk” pozik eukitxi de beran helburu bakarra, puestoik galdu baik. Herritxarran interesak? Horrek ez diz beran interesak.
Besti: sasoi baten Ondarruko kalik danok erabiltxen genduzen geure mezuk zabaltzeko. Batzuk, ostea, konturatu zin kali danona ixaneran, danok ahal gendule berba ein. Eta hori ez gakoen gustaten. Eta erabaki ben paretak ixiltzi. Eta eurak diru sobran eukenez, beste medixo batzuk (elitistiauak) erabiltxen hasi zin jentiai euran mezu zabaltzeko (telebisinoik, radixuk…).
Guk, ostea, naxa dou portuko paetak berba etxi, ixilik egoti baino!
(Behiko argazkixak, 1980 inguruko bideo batetik atatakuk diz. Portu eta Arrigorri azpixe agertzen diz)









