Palestinako emakumin egoeri ezautzen, etxelilan

Gaur etxelilan Palestinako emakumin egoeri ezautzeko aukeri euki dou, bertan egon dizen ondarrutarran eskutik. Okupazinoi zelan bixi daben, eta emakumik ixatearren dakarren arazuk ikusi douz. Amaieran Couscuse dastatzeko aukeri be euki dou.

Gogoratu etxelilan udako egitarau aurrea dule. Uztailan 17xan, adibidez, Pikara aldizkarixan aurkezpena egongo da. Arte erakusketi be ikusi leike bertan.

P1060254

P1060255

P1060262

P1060263

P1060266

ETXELILA Palestinako emakumikin bat

PALESTINAko Emakumikin elkartasunezko proiektu baten sartu de Etxelila. Honen harire, datorren astin PALESTINAz elkartasune eukiko dou:

Uztailak 9xan Los Limoneros pelikuli ikusgai 19:00retan

Uztailak 10in “Palestinara bidaia baten egunerokoa” Amaia Egaña Ondarrutarrak, Palestina ein daben bidaia kontatuko dozku (cous couse eongo da) 19:00tan

Anima eta etorri ekitaldixeta!!

Palestina-Amaia

Portuko lazun intersexak

“Zer da hau?” galdetuko dau batek baino gexauak.

Hasiera baten notizixa kurioso bat emon leike: Ondarruko portun eta errekan ingurukutan baino lazun intersexual gexa daz. Hau de, bi sexun ezaugarrixak garatsetxuezen gerua eta lazun gexaua. EHUko ikerlari batzuk portun etxen dabizen ikerketin ondorixuk diz.

Baine notizixi ondo irakurri ezkio, arazo baten barri emotesku: portun dan kutsadurin ondorixoz da pasaten hau lazunakin.

Lazunetan halako eragine badakarre portuko zikinak, ze eragin eukiko dabe gizakixetan? Ze eragin eukiko dabe portuko zikinak egunero hondartzan bainaten gabizenontzat?

Informazinoi gexa, hamen: http://paperekoa.berria.info/plaza/2013-06-13/046/001/intersex_fenomenoa_hizpide.htm

p1050861

LOTSAGARRIXE

Irakurri baño ez dakazue Eusko Jaurlaritzako Barne Sailetik Ondarruko 13 herrittarrei bixaldutzen isun eskutitzak, DAN DANA (3 orri) ERDERAZ idatzitxe. Sartu baik isunan arazun, galdera bat luzatuko gentzake Eusko Jaurlaritzako Hizkuntz Politikarako arduradunei: jakiñik ONDARRUKO herri gehixengu euskal hiztune dala, hau de eri gure hizkuntzi bultzatzeko? Errespeto falta handixe dala pentsatzen dou, eta holako jarrerakin EUSKERIAI ez dotze ixelako mesedeik eitten. Badakiau Barne Sailekuk eta euran Ondarruko delegauk TURRUN “zalik” be badizela, ta erantzunen bat ailako gazkulakun zain egongo ga.

lotsagarrixe