Asteburo antierrepresibu ONDARRUn

bat

Baixakun “31 urte” pelikuli-dokumentala (Gatza preso zornotzarran eta beran ingurukun bixipenak) frontoin 22:30xetan (ekarri periorikuk popa azpirako; jertzetxu bat be txarto ez!), eta zapatun Herritarron Epaia ekimen ibiltarixe Alamedan, 11:00etatik 14:30xeta.
Zer da Herritarron epaia? 197/2006 doktrini aplikata dakarren presun herrixeta alla/allako dan erakusketa txiki bat (Ondarrun Mamarru dakau). Erakusketiaz batea, KUADERNO handi bat dator eta bertan herritxarrak nahi dabena idatzi, pintxa, dibuja, pea… leike edo firma hutse, dotrina honez amaitzeko eskatzen, baitxe beste salbuespen egoerakin be.

Zapatun Alamedan bertan, eguerdiko 13:00etan ordu laurdeneko elkarretaratzi ixango da 197/2006 dotriñi indargabetzeko eskatzen. A! Alamedan Kuadernuaz batea, Ondarruko Herrirakuk mateixala saldukou eta txosni be ipinitxe egongo da.

herrira

Jai garbixauan alde

Ondarruko eguzkik idatzi bat zabaldu dau, jaixan ingurun gogoeta bat etxeko:

http://eguzkiondarru.wordpress.com/2013/06/30/jai-garbixauan-alde/

Zapato Azuleko antolatzailik ahalegin berezixe einddabe aurten be ahalik eta zamar gitxien sortzeko. Ixez latxeik, aurten be baso berrerabilgarrixak atatxuez, jentik baso bakarra erabiltxeko. Andramaixetan txosnetan azkanengoko urtitan ikusi dan latxeik, halako basuk erabilitxe askoz be zamar gitxia sortzen da. Zoixonak ba Zapato Azuleko antolatzailiai eta segi hortixeik bidetik!

P1060228

Halan da be taberna eta herritxar askok erabili eta botateko plastikozko basuk erabili dotxuez, eta kristalak. Eta horren ondorixuk kalitan igarri douz: zamarrez beteta amatxu dau herrixak. Ondarruko eta Euskal Herriko jai guztixetan errepikatzen dan arazu de.

Geure herrixan batzuk demostra badabe zamar gitxia sortute be jaixe ospatu leikela, pentsaten dou herriko taberna eta herritxar guztik jarraitxu biko leukela eredu bardine: baso berrerabilgarrixakin ibilitxe, adibidez. Udalak be lagundu biko leuke, azpiegitura egokixak ipinitxe.

Bestelan, batzuk zikintzen dabena, danok ordaintzen dou.

Ahalegin txiki bat etxen badou, danon artin jai garbixauak lortukouz!

P1060226

P1060224

P1060205

P1060206

P1060232

Lagundu gazte egune antolatzen

Gazte egune antolatzen dabizen gaztik deialdixe ein dabe jaixe antolatzen laguntzeko. Pasa gaztetxetik eta apunta arduran baten. Biharrik ein baik, ezta jairik! Eta jairik onenak, gaztik gaztintzako antolatutakuk!

2013-07-12-19-42-08

ONDARROAKO KAFE ANTZOKIxan itxieri dala ta

Idatzi hau bixalduzku KAFE ANZOKIko arduradunek, bere itxieri dala ta:

Ohar honen bidez jakinarazi nahi dugu Ondarroako Kafe Antzokiaren inguruko Zenbat Gara elkartearen erabakia, erabaki latza bezain ezinbestekoa zaiguna: Ondarroako Kafe Antzokia bertan behera uztea. Ez da inoiz izan gure asmoa Kafe Antzokia ixtea, baina orain arteko eran guk bakarka ezin dugu jarraitu. Utzi beharrean gaude, baina ez genuke nahi Kafe Antzokiak ateak betirako ixtea. Gure desioa bertoko talde eragile batek hartzea da, kultura ikuspegi euskaltzale eta zabal batekin. Ez dago gure esku, baina ez du zertan amaiera izan.

Aurten 11 urte bete dira Ondarroan Kafe Antzokia zabaldu zuela Zenbat Gara elkarteak, Bilbokoan oinarrituta eta Ilusio handiz, jakinik Ondarroako errealitatea bestelakoa zela, ikuspegi soziolinguistikotik, politikotik eta beste hainbat kontutan.

Zenbat Gararen ekimen guztiak, hizkuntzaren inguruko irizpideak argi edukita, euskara sustatzeko ekimenak dira, helduen artean ez ezik, gazte eta haurrentzat ere euskaraz jarduteko aukerak sortuz, erabileran eta motibazioan eraginez. Hizkuntza bera helburu, bitarteko eta lehentasun izanik, 1995ean Bilbon, Euskal Herriko hiri handienean, eta ordurarte, zoritxarrez, euskarazko gune erreferente askorik ez zegoenean, Zenbat Gara taldekook -tartean hainbat ondarrutar- erabaki genuen euskarak, herrietan, txokoetan eta elkarteetan egoteaz gain, hiriaren erdigunean eta dagokion kategoria eta eskaintzarekin egon behar zuela. Beti ere, euskaratik abiatu eta mundu osoari irekia. Ideia honekin, eta izugarrizko ahalegina eginda, hiriaren tokirik preziatuenean Bilboko Kafe Antzokia irekitzea lortu genuen.

Ondarroako egitasmoan, irizpideak berak izanik, hasieratik beste helburu batzuek hartu zuten lehentasuna. Herri euskalduna izanik, jarduera guztiak naturaltasunez euskaraz eginez, herrian txertatutako plaza ireki eta parte-hartzailea izatea zen helburu nagusia, eskualdeko elkargune zabala bilakatzea.

Urte hauek ez dira alferrikakoak izan: bertan antolatutako ehunka kultura ekitaldiek arrastoa utzi dute herrian eta sekulako azpiegitura dauka egun Ondarroak Zenbat Gararen ahalegin handiari esker. Bertan izan ditugu antzerki emanaldiak, kontzertuak, aurkezpenak, hitzaldiak, proiekzioak, haurrentzako saioak, kantagintza eta dantza saioak, zinea, bertsolaritza, elkartasun jaiak… Egunez eta gauez bere ekarpena egin du Kafe Antzokiak Lea-Artibaiko giroari bultzada emateko.

Apaltasun osoz aitortu behar dugu, hala ere, ez dugula guztiz asmatu, ahaleginak ahalegin, geuk bakarka tamaina honetako proiektu kultural sendo bat aurrera ateratzen eta ez dugula lortu bertako instituzioen behar besteko laguntzarik. Bihotzarekin eta inplikazio pertsonal zintzoetatik abiatutako proiektua izanik, kostatu zaigu barneratzea ezin genuela horrela jarraitu, ez baitugu lortu herrian eta inguruan ahaleginaren neurriko eragina, proiektua herrian gehiago txertatzea eta urte hauetan Ondarroan izan diren udal gobernuekin harreman egokia erdiestea.

Bitartean, azken urteotan garatu den krisialdi ekonomikoak ere bere eragina izan du: diru gutxiagorekin, lan gehiago egin arren, kontuak ez du ematen, ezin diogu proiektuari eutsi. Beraz, norbaiti pasatzea edo zuzenean ixtea beste biderik ez zaigu geratu.

Ondarrutar askok adierazi digute ez dutela irudikatzen Ondarroa Kafe Antzokirik gabe, ostiral eta larunbatetako kontzerturik gabe, umeentzako espaziorik gabe, bertako sortzaileen (kantari, dantzari…) ezkenaratzerik gabe… Eta guri ere kosta egiten zaigu Ondarroa Kafe Antzokirik gabe ulertzea.

Orain lekukoa nork hartu falta da. Nahi genuke norbaitek oinordekotza estimagarri honi merezi duen atarramendu sozial eta kulturala ateratzea. Gu prest gaude gure bideari, hau da, euskararen eta euskal kulturaren garapenerako proiektu bati jarraipena eman nahi dion edonori gure laguntza eskaintzeko.

Zenbat Garan segituko dugu proiektugintzan , batzuetan asmatuko dugu, gehienetan espero dugu eta beste batzuetan, zoritxarrez, ez. Gurea euskararen sustapenerako eta euskara jendeon biziraupenerako arnasguneak sortu, bultzatu eta bizitzea da eta horretan jarraituko dugu.