Gaur euskal batelaixan egune ospatzen dabiz Ondarrun, eta irudi politxak ikusi ahal ixan douz errekan eta badixan.
Month: uztaila 2013
Abuztun hasieran, 3 egun, 3 ekintza, gure preso ta iheslaxan alde
Saturran, atzea be zikinddute
Hauxe mezu jaso dou Saturranetik:
Banator osteabe Saturran aldetik.
Pasan astin 800 arrain baino gexa agertu zin hildde gure errekan, ta gaur “harri” diferentik agertuaskuz. Bueno harrixak ero…koipe bolak! “Salmueri” deitzen di koipe bola honek eta kontserberak ibiltxen dabe. Atzo erreka parin euazen bakarrik eta gaur hondartza jun eta ezin zan ibili be ein. Ibili esaten dot ze usaine? Etorri, ikusi eta usainddu.

Zoixonak Imanol! Zoixonak txistulaixoi!
Ondarruko kultur agorik herrixan kulturi bultzatzen ibili dizen erakunde bat eta pertsona bat omendu zitxun asteburun. Alde batetik, herriko txistulaixak, pilo bat urtin tradizinoiai eusten dabizelako astero astero; bestetik, Imanol Oruemazagai, herriko kulturin alde einddaben bihar guztiatxik (elixako tiplik, antzerkixak, ikastoli, historiazalik…).
Guk gure partetik Imanolen alde soziala eta politiku be aipatu nahiko geunkez. Bera ixan zan Kamiñazpiko elixako mugimendu sozialan bultzatzaile nausixe. Elixa alternatibo bat (euskaldune, herritxarra, iraixe, kritiku, soziala…) eskatzeko mugimendutan be parte hartu ban, batxe kristau komunidaditan be. Sotani erantzi, buzu jantzi eta porture jun zan biharrea, langilin errealidadi urretik ezautzeko. Frankismun kontra etxearren, apaizan kartzelatik pasa bir ixan zan. Eta Franko hil eta gero, Herri Batasunako partaide ixan zan.
Azkanengoko urtitan be, beran konpromiso politikuaz eta sozialaz jarraitzen dau. Aipagarrixe da Koldo Arriolan hilketin ingurun argitaratu ban liburu.
ZOIXONAK Imanol geure partetik be, eizun guztiatxik eta etxen zabizen guztiatxik!
150.000 € gastaten douz urtero zamarrak erretearren!
Uztailak 31 (eguaztena) euskal bateleroen eguna
ONDARRUKO jaxak ate joka datoz
Munduai buelti, Ondarrutik urten baik
Kolore askotako asteburu euki dou Ondarrun. Herrixan bixi dizen jatorri desbardinetako herritxarrak euran jaxak ospatutxuez eta. Galleguk, peruanuk, ekuatorianuk, kolonbianuk… alkar ezautzeko aukera ederra ixan da!
Galleguk kalez kale ibili diz gaitan soinu zabaltzen…
Eta gaztetxin peruanuk prestatutako jateko aukeri egon zan. Oilu erreta eta frijoles.
ONDARRUko HERRIRAn Elkartasun zozketi
Aurrea jarraitzen dau kultur agorik
Liburo Azoki dala ta, aurten be Kultur Agori antolatu dabe Ondarruko Udalak eta Historiazalik Alamedan eta Kofrai Zaharrin. Bertatik daz pasaten herriko sortzailik euran lanak erakusteko. Eta bixar iluntzeko 21:30xetan omenaldixe eingotse herriko kulturi bultzatzen daben talde batei eta pertsona batei.
















