Itsosun frantsesak nausi

Urtik jun ta urtik etorri ta arazo bardinakin jarraitzen dabe gure arrantzalik. Azken baten arazu hauxe da: gure uretan GUK ez douela agintzen. Beste txori batek abestuko leuke BRUSELASen gure interesak GEUK defendatuko bageunkez.

Zeta datorren hau danau? Harainun goxaldin gerta zan gertaeri dala ta. Ontzi batetik bestea antxoak pasateattik geldiarazi zittuezen Hondarrabixako bi arrantza-ontzi, eta Baxonako porture erun zitxuezen. Europak, arrañe itsosun elkartrukatzi debekatzen dau.Baine gasoilak dakarren prezixuk ikusitxe, zein ibiliko da porture jun etorrike?

Atxiloketa horren aurrin, Kantauri itsasun dabizen arrantzontzi gexenak, Baxonako portu aurrin batu zin (galiziarrak, kantabruk, euskaldunak) euran desadostasune erakusteko. Beraz, baixakun gure kostaldin ez zan eguneko antxoaik saldu.

Ta onduko estaduaz (frantzesakin) itsosun dakauen gatazki ez dala gaurku erakusteko hamen dakazue, 1990 urtin atatako bideue. Esaten dabe irudi batek dana esaten dabela, zuek erabaki.

2013ko KAMIÑAZPIko jaxak aurrea duz

Atzo hasi eta gaur goxalde arte luzatuko diz aurtengo jaxak. Atzo playbacka eta erromeixi….

P1050635ta gaur paella eitti

P1050642

P1050643eta gero KAMIÑAZPIko auzotar ugari batu di herri bazkaxan

P1050650Kamiseta zein pañueloz jantziz, auzo nortasune erakutsi dabe

P1050657

P1050648Bapo bapo bazkaldu ta bertsolaxan sasoi ailla da

P1050666Mus txapelketi, gaztintzako zini….

P1050667ta erreibindikaziñotxako be egon da denbori

P1050672Ondiokan egune luzi de eta gauza asko da ikusi eta eitteko beraz hurreatu KAMIÑAZPI aldea ta ondo pasa

Herriko ikastetxik, udalai eskarixak etxen

Herriko ikastetxeek urtean zehar Eskola Agenda 21 programan egindako lana erakutsi zuten udaletxeko pleno aretoan maiatzaren 29an, alkatearen aurrean.

Ikastetxeek kontsumo arduratsua landu dute azken bi ikasturteetan. Besteak beste, produktuen etiketak interpretatzen ikasi dute, sasoiko eta gertuko produktuak kontsumitzeak dituen onurak ezagutu dituzte, produktu batzuen atzean dagoen esplotazioa ikusi dute… Gutxiago eta hobeto kontsumitu eta berrerabili eta berziklatzeko konpromisoa ere hartu dute ikasleek.

Udalari ere konpromisoak eskatu zizkioten: plaza berdura konpontzeko, elikaduraren garrantziari buruzko kanpainak egiteko, behin eta barriro erabiltzeko boltsak banatzeko dendetan, oraindik errekara botatzen diren ur zikinak araztegira bideratzeko…

Udalak kurtsoan zehar eman dituen pausoak azaldu zituen. Plaza berduran konponketak egiten ari dira: komunak konpondu, argi berriak ipini… Aurten beste 5 familia apuntatu dira eskualdeko barazki ekologikoen kontsumo taldean. Konposta egiteko guneak ere ipiniko ditu laster. Eta txakurren kakak jasotzeko kanpaina bat ere lantzen dabil herriko dendariekin. (Argazkixan, biharginak Plaza Berduri pintxaten).

P1050913