Irakurri kirol agenda eta kirol emaitzak!

cropped-kirol-agenda-web

Udaleko kirol taldik astin birritxan argitaratzen dotxuz (inoiz hutsik egin baik) KIROL AGENDA (eguenin) eta KIROL EMAITZAK (martizenin). Egunetik egunera irakurle gehiago daukez eta gehitzen duz, baitxe herriko taldin zein norbanako kirolaixak aportaziñoik. Erreferente bat bihurtzen da herriko kirolzaleen artin. Federatun lehiaketak zein proba herrikoiak, taldeka, lagun artin edota banaka egindako edo parte hartutako kirol egitasmuk, danak daukate tarti iniziatiba honetan.

Borondatez egindako lana da eta holantxeik jarraitzekotan daz. Ondarroako kirol mobida ezautzeko aukera ederra ematen dabe gure lagunak.

http://kirolagenda.wordpress.com/

Ginekologixa zerbitzun ez da egongo murrizketaik!

Atzanengoko barrixak dinuenez, eskualdeko ginekologixa zerbitzun ezta eongo murrizketaik. Astitako mobilizazinoik eta gero, lortu dou Ondarrun eta eskualdin ginekologixa zerbitzu gaur egun dan latxeik mantentzi. Zoixonak eta eskerrik asko zerbitzun alde mobiliza zazen danoi! Zuek lortuzuena herri guztintzako ixango da ona!

Dana dala, herriko mugimendu feministatik mezu bat jaso dou: “murrizketaik ez eoti lortu dou, baine bidetxu akau ondion Ginekologia Zerbitzu Integral bat lortzeko!”

img_20130525_124010

Argazkixe: Lea Artibai eta Mutrikuko hitza

MIARRITZen egon ga

Asko ixan ga han egon gazen herrittarrak, batzuk biharrin (tartin Turrunekuok), beste batzuk iheslaxakin egotea jun di, ta batzuk parrandi be botako dabe gabaz!

P1050679

P1050688

Copia de miarritze1Ondarru momentu eta leku guztixetan egon da presente ekitaldixan, bai bazkatxan…

P1050690ta baitte be erakutsi dizen irudixetan.

Copia de miarritze2

Herria dugu arnas preparaten

Ondarrutar batek bixaldusku argazkixe. Bixarko Miarritzeko ekitaldixe preparaten laguntzen dabiz herritxar asko. Eskerrik asko Aitor, bixar Miarritzen ikusiko gaz!

photo

photo(1)

Miarritzea ezin bazaze urreatu, baine Bilbotik bazabize, frankismun inpunidadin kontrako manifestazinoi dakazue. Herriko eta Saturraneko hilddakuk gogun dakauz!

Eta Donostitxik bazabize, Errauskailun kontrako manifestazinoi dakazue 17:30xetan Bulebarretik.

Dabilen herrixai, ez gako goroldixoik hazten!