Maiatzak 16-22 , kirol medikuntza unitate mugikorra Zaldupen

KARTELA-page-001

Kirol medikuntzako unitate mugikorra egongo da Ondarroan maiatzaren 16tik 22a, zehazki, Zaldupe Udal Kiroldegi aurrean, eta herriko 26 pertsonei egingo dizkiete azterketak.

Ondarroako Udal Kirol Batzordeak aurten abian jarri duen KIROLA EGITEKO ADIN GUZTIAK DIRA ONAK: ZUREA ERE BAI kanpaina, eta Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol Zuzendaritza Nagusiak duela sei urte abian jarri zuen KIROL ARLOAN OSASUNA SUSTATZEKO kanpainak bat egiten dute egitasmo honekin.
Bizkaiko udalerriek antolatzen dituzten kirol programetan eraginkortasun eta segurtasun eskakizunak hobetzeko asmoz, unitate mugikor bat bideratu zuen BFAk. Udaletako kirol instalazioak erabiltzen dituzten herritarrei, batez ere, zuzenduriko ekimena da, eta honako honetan datza: mediku azterketa orokorrak eta espezifikoak egingo zaizkie erabiltzaileei, eta, aldi berean, aholkuak eta jarraibideak emango zaizkie, beren ebaluazio fisikoan anomaliaren bat aurkituz gero, hura zuzendu ahal izateko.

Programa hori garatzeko, unitate mugikor bat bideratu du Bizkaiko Foru Aldundiak, beharrezko diren segurtasun eta erosotasun gai guztiekin ekipatuta. Horrez gainera, mediku azterketetan emaitza baliagarriak eta fidagarriak bermatzeko egoki diren baliabide teknikoak jarri ditu. Hala, bada, denetariko tresnez hornitu dute unitate mugikorra:
elektrokardiografoa, desfibriladorea, bizikleta ergometrikoa, esprirometroa, dinamometroak etakarga-zelulak, lipometroa, reflexometroa, eta abar.
Hezkuntza Fisikoarekin eta Kirolaren Medikuntzan aditu diren talde bat eta haien laguntzaileak arduratuko dira probak egiteaz, eta, batez ere, lokomozio-aparatua, bihotza eta odolaren zirkulazioa, eta arnasa-aparatua aztertuko dizkiete kirol instalazioetako erabiltzaileei. Gainera, beren gorputz osaerari, indarrari eta malgutasunari buruzko datuak emango dizkiete.

Horrekin batera, ahalegin-proba bat egingo diete, bidea ematen duena aztertzeko ea zer osasun egoera duten kirolariek kirola baldintza seguruetan egiten dutenean. Proba horren bitartez, orientazioa eskainiko zaio mediku azterketa egin duen pertsona bakoitzari: zer ariketa egitea komeni zaion, zenbat eta zer intentsitatetan.
Lehen aipatu bezala, Udaletako kirol instalazioak erabiltzen dituzten herritarrei zuzenduriko ekimena da, eta, Ondarroako Udalak aurten abian jarri duen kanpaina ADIN GUZTIAK DIRA ONAK KIROLA EGITEKO: ZUREA ERE BAI izanik, 60 URTETIK GORAKO KIROLDEGIKO ABONATUEI mugatuko da aurten.

http://kirola60plus.wordpress.com/