Diño barne sailburuk, euran nahixe txapelgorrixak “policia de proximidad” bihurtzi ei de eta adibide morun Boby ingelesak jartzen dotxuz. Edo geuk ez dou ulertzen, edo eurak enfasis gehixei ipintxen dotze. Guri, eurak erabiltzen dotxuen maittatzeko moldik, gorrotu sortu eragiten dozku. Beste alde batetik, guk beti ulertu dou, herriko agintari nagusixe udaletako egiten dizen botun bidez aukeratzen dala. Gure herrire agertu dizen tipo arrotzak, ez dabe bardin ulertzen. Hori bai eurak DEMOKRATAK diz, gu ostea BIOLENTUK. Baten batek mundu aldrebesa dala esango dau.
