#Herriharresia, bosgarren egune

00:30 – Gaurko egune atzoku latxeik amaitzen dou, umorez eta kantaten. Egunero gaz ikusten Ondarru herri alai, aske eta borrokalaixe dala. Gaur bixiko douena historiku ixango da. Ixe ezta ixango bardin bixartik aurrea. Eutsi elkartasunai! Gora Ondarru! Gora Urtza! Danak etxea!

00:00 – Beste herrixetatik mezuk jasoten jarraitzen dou:

– Beste egun bat gehiago.   Animo bihotz bihotzez.   Nahiz eta turrune zuzenean ez entzun, zuen mezu eta idatziak irakurtzen ditugu eta ba dakigu zer gertatzen ari den une oro.   Poz handia ematen du ikusteak nola atzoko eta gaurko gudariak herri harresia babesten duten.   Besarkada handi bat denori eta ea gaur gaua  nola igarotzen dezuten.   Ondarruan ez egon arren gure bihotzean zaudete.  

– Egunero nabil “turrune” beiratzen eta erabat emozionatzen naz Juanito Arantzamendi, Imanol abari, urte pilo bateaz hortxe “al pie del cañon”. Edadeko jende asko gaztikin batea. Zelako politxe! Alkar batute inddar handixe eileike. Inbirixi emotezta arraine parrilan erreta ikusiaz, kontziertuk… zelako giru! Animo danoi ta eutsi goiari. Donostin bixi den ondarrutar bat

– Ibon Izak kopla batzuk bixaldu doskuz, ikusi hamentxe: Begira nago begira

23:30 – Gabeko asanbladi inoizkoik handixena ixan da. Kanpotik etorritxako jente asko da Alamedan. Erakusketa aretu be zabaldu ein bir ixan da, jentik lo ein ahal ixateko. Iurretako kuartelea 20 furgona baino gehixa sartu ei diz. Atxiloketi gaur ixango dala emoten dau, eta horretxeatxik 20 pertsonako zaintza taldik ipiniko douz gabe guztin zubixan ingurun. Eta 5etan danok esnatzeko aginddu jaso dou. Badatoz, zain eta esna eukiko gatxue!

P1050692

P1050687

21:50 – Antton elorrixotarra kontzertu da eskaintzen karpan.

21:30 – Urtzak ondarrutarroi emondako mezu. Aupa Urtza! Aupa Ondarru! Aupa Herri harresixe! Ez etsi, eutsi!

21:10 – Asanbladi einddou, eta esan dabe ixaleikela gaur gabaz etorti, prensa espainola hoixe dalako esaten.

P1050673

Bitxartin jenti afaltzen da.

P1050677

P1050676

P1050674

P1050678

Bergaratik hauxe mezu jaso dou:

Aupa ondarrutar guztiai bergara aldetik eta urtzai animo asko eta turrunai zoixonak etxen zazen lana atxik eta segi herri harresixaz gogor ia lortzen douen ANIMO URTZA ETA MUSO BAT

20:10 – Gaur arratsaldin ELAko zuzendaritzako ordezkaixak etorri diz Ondarrure, Urtzai babesa emoteko. Eskerrik asko bene-benetan. ELAko militante guztik deitzen douz Herri Harresixan parte hartzea. Bide batez, badakiau bixar edo etzi Ondarrure etorriko dizen ertzain asko ELAkuk ixango dizela. Gure ekintzi baketsu ixaten danez eta ixango danez, dei eitxetsau horrei ertzainai atxiloketan ez parte hartzea, elkartasun seinale modun. Etxegabetzitan ez parte hartzi erabaki daben modun, atxiloketa politikutan be ez parte hartzi eskatzen dotsau ELAko ertzainai. Danok batea eraikiko douz garai barrixak!

DSC07953

19:50 – Zaparrara tropikala dakau jausten, baine karpa ederto gaz, epel epel! Itziarren Semeak joten.

P1050670

Gabeako mantak listo dakauz!

P1050669

P1050668

Hauxe da Alamedan dan giro umoretsu!

19:40 – Kanpotik dabizen herritxarran mezuk jasoten gabiz, Urtzai babesa erakusteko. Londresen dakauen lagun batek hauxe idatzisku:

Aupa launak!! Bakarrik eskerrik asko emoteko idazten dot. Lanin jefi be interesata dakat ia ze pasaten dan da lagun kolonbianu be hor dabil galdezke ia zelan dan gure lagun “gerrileri”! Segi gogor alamedan eta Turrunan lan zoragarrixaz! Iggy.

Urriauatik be jaso dou mezu bat. Anboton Pili Kobeagan errautsak zabaltzen egon diz gaur familixakuk, eta irudi politx bat bixaldu dosku. Eskerrik asko, animo eta muso handi bat!

urtza

19:00 – Arratsalde oparu Alamedan: hitzaldixak, monologuk… eta ontxe ekitaldi bat einddabe herritxarrak, maunezko jantzitxe. Kanpoko jente asko dator gaur be gaba pasatea!

P1050653

P1050664

P1050661

Gabaz eurixe eingo dabela eta, ahal douen bitarteko guztik gaz ipintxen kanpinak ez bustitxeko.

P1050665Goxeko zubiharresixan bideo gexa be jasoten gabiz, herritxarran eskutik:

15:15 – Zentinelak Arrigorrin dakauz, geu zaintzen. Eta flipaten daz: “zer daz montaten honek ondarrutarrok?”

P1050647

P1050651

14:50 – Batzuk bazkaltzen; bestik karpi montaten.

P1050646

P1050642

14:00 – Alameda erdixan karpa handi bat daz montaten herritxar batzuk. Eurixe ei dator, baine guk aterpi eukikou. Alamedatik ez guz!

P1050638

Badakiau munduntzir zazen pilo bat ondarrutar zabizela Alamedako herri harresixe jarraitzen. Bixaldu zeuen babesa, idatzi paper baten mezu bat, ata argazki bat eta bixaldu otzara@hotmail.com helbidea.

P1050639

13:30 – DJBull musiki ipintxen eta boluntaixuk jateku preparaten. Animo Ondarru!

dj bull

Argazkixe: @iontelleria

P1050633

P1050637

Eta ertzainai gauza bat nahi dotsau esan: Alamedan gerua eta komodua gazela, eta eztakauela juteko asmoik!
P1050635

11:30 – Furgonak bide erdixan buelta ein ei dabe. Geure inddarrak aproba naxan dabiz. Gabaz oso ondo erantzun dou, eta goxin be bai. Erakutsi dotsau eguneko edozein ordutan zubixe beteteko kapazak gazela. Baine ez trankilddu, zubixe beteten jarraitxu bir dou!

Lander Arbelaitz Argiako kazetarixak graba daben bideun ikusten dan modun, jente nausixe be harresixan!

P1050631

P1050626

10:30 – Badatoz furgonak Urtza atxilotzea. Etorri Alameda!