Agur t´erdi,
Maiatzaren 7an, astearte gauean, Urtza Alkorta atxilotzera joan zen Ertzaintza bere gurasoen etxera. Bertan ez zegoela esan ostean alde egin zuten, baina asteazken eguerdian berriz bueltatu ziren etxera sartzeko epailearen aginduarekin.
Ostiralean eguerdiko 12:30etan Herri Harresia abian jarriko da alamedan, hau da, elkartasuna eta babesa adierazteko gunea. Urtza Alkortak berak adierazi du, bera ere gune horretan egongo dela herritarrekin batera.
Urtza Alkorta, Ibon Iparragirre eta Asier Badiolaren sentzentzia atera ostean, Gernikako Akordioaren Ondarroako sinatzaileok prentsaurrekoa egin genuen. Bertan, Urtza atxilotu eta aste horretako larunbatean manifestazio ixila deitzea erabaki genuen.
*Egoera hau ikusita, larunbatean (maiatzak 11), Gernikako Akordioaren Ondarroako sinatzaileok manifestazio ixila deituko dugu 12:30etan alamedatik hasita, “Konponbide garaia da, atxiloketa gehiagorik ez!”
