MARIANA ARRIZABALAGA (Euskaldunon babesa) gogun.

Aurrera aipatu gendun, zelan BORDELE-n (BOURDEAUX-en) erraustu ben Mariana Arrizabalaga (Joseba “Sagastan” alargune) 94 urteaz. Askotan gertaten dan lez, gaztik ez dabe jakingo zein zan emakume hau, bañe urtitan sartute dazenak bai. Euskaldune, abertzali eta  euskal iheslarixantzat beti bere etxeko atik zabalik euki dabena. Ixille bañe ekintzalli, holaik gogoratzen dabe beran hurrekuk. Mila esker egindako guztiatxik!

P1060674

P1060676

Apirilak 6 (zapatu). Beteranoen futbol txapelketa

image

Zubi Zahar Herri Ikastolak beteranoen futbol txapelketa antolatuko du aurten ere. Larunbat honetan Artibai, Mutriku eta Aurrerako beteranoen taldeak nor baino nor ibiliko dira Zaldupe Futbol Zelaian. Ekitaldia Zubi Zahar Ikastolak antolatutako XIII. Kirol Astearen barruan dago. Partiduak 11etan hasiko dira eta, iaz bezala, sariak egongo dira txapeldunarentzat eta jokalari onenarentzat.

Kafe kon letxi

turrune-iritzixe-peio

Errespetu handiz idaztera noa nere artikulotxu hau, eta ez nuke nahi inola ere inor minduta sentitzerik, ez da nire asmoa, baina egi borobilak dira.

Ni Ondarroan jaioa naiz, 72 urte ditut, beraz, hirugarren adineko kategorian sartuta nago. Neu barne, bost belaunaldi ezagutu izan ditut: nere aitona-amonak, gurasoak, neure ondorengoak eta bilobak, denak ondarrutarrak.

Gure aitona-amonen garaian ez zegoen telebistarik, irratirik euskaraz, ez egunkaririk, ezer ez…, dena gaztelaniaz entzuten baitzen. Gogoratzen naiz argi eta garbi nola euskaraz mintzatzen ziren, ondarrutar noski, nola aditzak josten zituzten, deklinabideak… inongo eskolan edo ikastolan ikasi barik, hau da: ahoz aho eta belaunaldiz belaunaldi barneratu eta ikasitako euskara.

Nik ez dakit gaurko gazteen eta hain gazte ez direnen ondarrutar berbeta edo idazteko era horri, euskara horri, eboluzioa edo erregresioa deitu. Nik gauza bat daukat argi, gure aitona-amonen euskara eta gaur egun Ondarroan egiten dena ez da gauza bera. Gaurkoak bezalaxe haiek ere ondarrutarrak. Utz dezagun teknologi eta aurkikuntza edo asmakizun berriek ekarri dizkigun hitz berriak, hori ez da kasua.

Irakurtzen jarraitu

FERMIN MUGURUZA KONTRATKANTXA , Ondarrun, apirilak 6‏xan Kafe Antzokixan

kontranka

Fermin Muguruza bueltan dakau. Mundu osu zeharkatuko daben kontzertu bira jarriko dau abian musikarien, zeinetan, euskal Herriko lehen geltokixe Ondarruko Kafe Antzokixe ixango da.Muguruzaren berbetan, ‘ekintza musikalan 30 urtik ospatzeko, alde batetik lehen aipatutako bere ibilbide bakarlari gisa biltzen daben CD errekopilatoixo bat kaleratuko dau (1999tik 2013 arte) eta bestetik, datorren martxoaren 21etik, Kurdistanen, herrialde kurduaz ospatzen euran Newroz(Aberri Egune), abuztun 31 arte egingo daben bira mundialari ekingotza, Kontrakantxa taldi albun izango dabela’.

Kontrakantxa, oraingo honetan, 9 musikariz osatutako taldi ixango da. ‘Nire betiko partisano bereiztezinekin. Mikel Txopeitia, duela 22 urte nirekin doan bateria-jotzailea (Negu Gorriak taldeko bateria-jotzailea izan zena eta harrezkero antolatutako proiektu guztien bizkarrezurra). ‘In-Komunikazioa’ diskotik nirekin doazen ‘izuaren metalak’, Fino saxoarekin, Jontron tronboiarekin eta Lonbi tronpetarekin. Zigor DZ, Selektah Kolektiboa euskal raparen talde aitzindariko DJa. Oskar Benas gitarrista, laguntzaile 14 urte eman dituen arren, azkenaldian Maika Makovskiren gitarrista izan dena. Xabi Solano trikitilaria, urtebetez Esne Beltza bere taldea utziko duena abentura berri honetan parte hartzeko, azken hamarkadan zehar errepidera atera naizen bakoitzean egin duen bezala. Victor Navarrete baxu-jotzaile kubatarra, jada azken biran gerrilla musikalean parte hartu zuena, eta ni neu, jakina!’.

‘No More Tour 2013’ bira jarraitzeko webgune berezixe osatu dau Muguruzak Naiz.info atari digitalin.