DOVER, zapatun apirilak 13, Ondarruko kafe antzokixan

dover

Ondarruko Kafe Antzokixan 11. urteurrena dala ta, kontzertu berezixe egingo dabe Ondarrun Doverreko musikaixak. Ixan be, euran disko izarra ixan zan ‘Devil Came to me’ diskoko abestixak joko dotxue.

15 urte pasa diz Dover taldi ezagun bilakatu zala. Urte batzuk behar ixan zittuen, jendin onespena jasotzeko, baine taldin ‘Devil Came To Me’ (Subterfuge Records, 1997) diskuaz eztanda bat bixi ixan ben. Areto txiki eta tabernetan jotetik, futbol zelai eta jaialdi handixeta igaro zin, milioika disko salduz.
Cristina Llanos (ahotsa eta gitarri), Amparo Llanos (gitarri), Samuel Titos (baxu) eta Jesús Antúnez (bateixi) diz gaur, Dover.

Ondarruko gaztik Donostin, atxilotutakuai babesa emoten

2013-04-10 19.42.06

Gaur arratsaldin Donostin atxilotutako gaztiai babesa emoteko manifestazinoi egon da. Herriko gaztik berta jun diz eta hauxe mezu bixaldusku:

Nahibeste jente bature kontzentraziñoin. Momento baten Ekaitz de Iberok (goxin atxiloturaben gazte donostiarrak) diar eitza kartzelatik kontzentraziñoin euan batei, honek, mikrofonure urreatu eta danok entzuteko latxen ipinirau.

2013-04-10 19.40.59-1

Gogoratu zapatun manifestazinoi nazionala egongo dala.

Korrupzinoi Pixapen

Epaitegixak bertan behera laga dabe Txomin Agirre 28ko etxin eraikuntza lizentzixi.

PNVn ‘kudeaketa’ marabillosun beste adibide negargarri bat: konstruktora batei legik onartzen dabena baino metro gexa emon eraikitzeko, ilegalizazinoik eta apartheid politiku aprobetxata; gero, gestori Alde Zaharreko hirigintza plana aldatzen ahaleginddu, euran txantxullu legalizateko; eta on epaitegixak dinue PNVk konstruktoriai emondako lizentzixi ilegala zala, herritxar askok salatuben latxeik. Eta tartin, herriko familixak etxi ordainddute eta etxe baik.

PNVk nahi zitxun guztik ein zitxun ilegalizazinoin urtitan. On, eurak einddako desastre guztik bestiok konpondu eta ordainddu bir (Zaldubide, Alleri, Pixape…). Hauxe da PNVk herritxarroi lagaskun herentzixi! Nun daz honen arduradunak???

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Epaixai buruzko informazinoi gexa, Hitzan: http://lea-artibaietamutriku.hitza.info/2013/04/09/ondarroako-txomin-agirre-28-eta-ondoko-orubean-8-etxebizitza-egiteko-lizentzia-behin-betikoz-baliogabetu-du-auzitegiak/

 

Zapatun ahal dozuen guztik DONOSTIre. Gaztiai elkartasune

Donostialdeko gaztiai esku bat bota beharra dakauelako Ondarruko ERNAIk autobuse antolatu dau berta juteko. Gaur eurak dizen latxeik bixar norbera ixan leikela pentsatuz… DONOSTIre.

_Sin

Esan gaur goxin Donostin gaztetako bat bortizki atxilotu dabela EKAITZ de IBERO da beran ixena. Bittartin guk salaketiaz aurrea jarraitzen dou eta korretatik pankarta haundi bat zintzilikatu dou

IMG-20130410-WA0003Hamen IBERO atxilotze momentu. EITB irratiak diño istilluk egon eidiz. Unibersidadin kazetarixai istillun berbin esanaxe  eta kalin erabiltxen douena bardiñe ete da? Gaztik lurrin jarri eta txapelgorrixak egurre. IKUSI bideue.

XABI ARANBURU kartzelaz aldatu eta LYONea erun dabe.

kartzeliJakingo dozuen lez Xabi Aranburu ondarrutar preso politiku ostabe aldatu ein dabe kartzelaz. Egun batzuk “desagertute” euki dabe senidik-eta jakin baik, ez trasladun barri ezta nun euken Xabi, eta azkanin jakin dabe Muret /Toulousetik Lyonera traslada dabela, Euskal Herritxik 900 kilometroa (betiko lez, gauzak errezten).
Hauxe da Xabin helbide barrixe:
Xabier Aranburu Sagarminaga  10954
Maison d’arrêt de Lyon-Corbas
BP 351
69962 Corbas cedex (France)
Akorda, ixenan albun agertzen dan zenbakixe derrigorrez ipintxiaz, bestelaik ez gako ixe allako.
Copia de LyonCorbas2

Donostialdeko 9 gazte espetxea sartuko dotxue,eurai geure ELKARTASUNE.

Donostiko 15 gazten kontrako auzixan inguruko erabakixe atzo kaleratu ban epailik, 7rei absoluziñoi emon dotze eta beste zortzirai 6 urteko kartzeli bakoitxantzako. Bide batez beste gazte bat auzitaratu dabe, beraz 9 gaztek gartzelan bukatuko dabe. Hori dana salatzeko atzo arratsaldin DONOSTIn manifa bat ein zan eta gure herriko gaztik berta hurreratu zin eurai elkartasune emoteko. Bertatik bixaldutako argazkixak diz behian agertzen dizenak.

2013-04-08 19.13.13

2013-04-08 19.17.38-1

2013-04-08 20.13.56

2013-04-08 20.27.01

2013-04-08 19.41.17

2013-04-09 12.03.45

Margaret THATCHER hil dde. Guk ez dou negarrik eingo.

margaret

Sasoi baten, honetxek kartelak egon zin peata ONDARRUKO kalitan. Irlandes presuk gose greban hil zin beronen burugogortasunatxik eta pertsonai gorrotatuenetako bat bihurtu zan mundu erdixin. Beranak zin holako esaldixak:

“Beti egin dut heriotza zigorraren alde, uste dudalako besteei bizia kentzeko prest daudenek galdu egiten dutela bizitzeko eskubidea”

“Boteretsua izatea emakumezkoa izatea bezala da: jendeari esan behar badiozu bazarela, ez zara”

“Ipar Irlanda nire bulegoko mahaia bezain britaniarra da”.

Beraz, nahiz ta ez ixan fededunak, infreñoik bada ziur ga han egongo dala. Dule globun.