Bideo zaharrak jasoten jarraitzen dou. Ongun, jaxetako irudi batzuk lortu douz. Noizko jaxak diz honek?
Month: apirila 2013
Espainiako II. errepublika gogoratzen
Gaur bete diz 82 urte Espainiako bigarren errepubliki sortu zana. Guk abertzalik ez dou geure egun lez gogoratzen, bañe ondo da jakitxi euskaldun askok hori lortzeko einben lana. Ondarrutar errepublikano askok be gerran burrukatu ben, askatasun eta eskubide sozialan alde.
Gogoratzeko egune dala eretxi gazku. Euskaldunok beran babesin lortu genduzen inoiz euki douzen eskumen handixenak (geure diruk, geure pasaportik, geure armada…). Egixe da espainiar errepubliki beran interesan truke ixan zala holako eskuzabala, bañe sasoi hartan ia BURUJABE osuk ixan giñala iñok ezingo dau ukatu.
Guk geure EUSKAL ERREPUBLIKA baten ametsin, zoixontzen douz alboko naziñoiko errepublika zalik, eta gogoratzen douz Saturranen errepubliki defendiutearren hil zin emakume guztik. Eta bat etxen dou estatuko beste hiri askotan errepublikin eta autodeterminazinoi eskubidin alde etxen dazen manifestazinoikin.
Azpiko argazkixe 1936xan BERRITXUKO udalin euan Errepublikako banderi de.
Donostialdeko gazte auziperatuei babesa emon dotzau, gaur arratsaldin
Asko ixan ga bertaratu gazen ondarrutarrak, arratsaldeko 5ak eta laurdenetan Boulebarretik hasi eta ordu bete ingurun ibili ga Donostiko kalitan tzir leko bardinin amaitzeko ibilbidi. Aurretik txapelgorrixak bidi zabaltzen jun diz, ta gu bittartin” PNV lotu zure txakurrak” oihukatzen. Esker txarrekuk ez baga geu!
Zabaldu dabe LABen egoitza barrixe
Badatoz udabarriko liburun amuk
XABIER LOPEZ PEÑAn gorputze, Euskal herrire ailegatu de
Zineklube, atzea be martxan gaztetxin!
Kirolez betetako asteburu!
Aste santuko paroin ostin bueltan datoz txapelketak eta 10 partido jokatuko diz Ondarrun asteburu honetan. Zapato goixin 5 partido jokatuko diz Zaldupen eta arratsaldin beste bi (tartin lehenengoko taldin partido garrantzitsu). Domekan, ostea, goixin bi partido jokatuko diz eta arratsaldin jubenilan txandiaz amaittuko da asteburuko futbol festa.
Asko ixango diz beraz, asteburun futbolin arittuko dizen ondarrutarrak, eta eurak jokatuko dotxuezen partiduk ikustea hurbilduko dizen futbol zalik. Eta, asko ixango diz baitte be, domekan egongo dan BOGA MENDI MARTXAN parte hartuko daben Ondarruko zein kanpotik hurbildduko dizen mendizalik.
Zorte on danoi!!
Zerbitzu sozialak ala AHT?
Lea Artibaiko eguzkik hauxe kartela ata dau. Bertan argi ikusten da gure herritxar Gazagaetxebarriak zerrei emoten dotsan garrantzi gexaua, Jaurlaritzako aurkeztu daben aurrekontu proposamenin. Hezkuntzatik eta Osasunetik kendu, Abiadura Handiko Trenai emoteko. Hobeto esanda, AHT eingo daben konstruktorai emoteko.
Ondarruko LAB sindikatuk, bulego barrixak zabaltzen dotxu.
Bixar, baixaku, hilak 12, arratsaldeko seiretan ixango da bulego barrixan inauguraziñoi ekitaldixe. Lehen Kamiñazpin euken lokala, ta on Ikastola kaleko 2. zenbakitxik bideratuko dabe herri eta eskualdeko ekintza sindikala. “Aldaketa honen bidez ,langileen borrokarako hobeto antolatzea bilatzen dugu” azaldu doskue bertako arduradunek.
Beraz badakixue, LABek dei eittetza beran militante eta sinpatizante guztiai, bixar lokal barrixak ezautu eta alkarreaz egotea.












