Gaur azkanin be erun eitxue Donostiko gazte auziperatuk. Bañe eurak esan ben morun eztotxue erun alperrik. Bulebarreko Aske Guni erreferentzixa bihurtu de gaztiontzako, bertan egunetan zir batu ga milaka ta milaka gazte. Sententzixik urten banetik zutabik antolatu zin, gazte talde handixak gazte auzipetuai goxin etxetik urten eta aske gunea juten laguntzeko eta gero etxea buelta etxeko bebai. Atxilotze arriskun euazela jakin arazitzenin 24 ordu Aske Gunin pasati erabaki zan. Milaka lagun mobiliza ga auzipetun alde; Segikuk ixateatxik, antolatzeatxik, euran idea politikukatxik kartzelaratzeko arriskun euazen gaztik babesteko herri harresixe sortuz. Nahiku dela esaten. Eguaztenin PNVei be luzatu gakon esku Aske Gunetik, herri harresixan parte hartzeko gonbiti etxen eta esaten mesedez ez bixaltzeko ertzainak Madrideko tribunal inkisidorin agindduk betetea. Bañe keba, betiko txakurrak betiko txakurrak ixaten jarraitzen dabe. Dana dala, 40 furgona euazen gaur Donostin, ehundaka z…..k, 8 gazte atxilotzea… dana oso proportzionau. Hori bai, 1000 gaztek osatutako herri harresixaz topa di, eta eztabe erreza euki.
Month: apirila 2013
Apirilak 19 (baixaku), hitzaldixe gaztetxin: zergatik berziklatu?
Apirilak 20 (zapatu), Leatz Egune Ondarrun
Zapatun geure-geuri dan elikagai bat bultzatzeko aukeri eukiko dou ondarrutarrok: leatza. egun guztirako egitarau zabala prestatu dabe antolatzailik, eta hamen dakazue ikusgai:
http://www.ondarroa.eu/eu-ES/Albisteak/Orrialdeak/IILEGATZEGUNAOndarroan.aspx
Argazkixan, Leatz Egunan aurkezpena. Egilea: hitza
Apirilak 20 (zapatu), kontzertu antzokixan: Capsula plays Ziggy Stardust + Piztiak
Aurrera doa Capsula taldeak Bowieren ‘Ziggy Stardust’ diskoaren berezko moldaketa aurkezteko kontzertu bira.
Capsulakoak, disko berria grabatzen ari dira une honetan Ameriketako Estatu Batuetan. Hala ere, grabazioan etenaldia egin eta Ondarrun izango dira David Bowie handiaren ‘Ziggy Stardust’ diskoa bertsionatzen.
Eurekin batera Piztiak Ondarrutarrak ariko dira aspaldiko partez, berriz ere taula gainean.
Preso politikun nazioarteko egune Ondarrun
Apirilak 18 (eguena), 60+ kanpainaren aurkezpena
Ondarruko gaztik, Donostiko AskeGunin
Ondarruko gaztik Donostiko aske gunin daz, epaitutako gaztiai babesa emoten. Hamen atzo gabeko euran kroniki:
7terdixetan kontzentraziñoi buruture ta parebat kantaldi ta janeran amatxutakun. Txapelgorrixak agertueskeo jarraitxubiran protokolu esplika taldeka ta ixilik eoteko esanda Donostiko Aske Gunin, lo ein nahidabenak honetako aukeri eukitxeko!
Gaur gainea, preso politikun nazioarteko egune da, Eranikuk gogora arazi doskuen modun:
Apirilak 20 (zapatu), giza katea: Mamarru etxea!
Lea Artibai, ahaztutako eskualdea
Udal baten zeregin garrantzitsu bat bere herritarren interesak beste erakunde batzuen aurrean defendatzea da. Adibidez, Foru Aldundiaren aurrean. Bilduk ahalegin hori egin du Ondarroako Udalean lanean hasi zenetik. Baina erantzunak ez dira beti guk nahi modukoak izan.
Foru Aldundiak Lea Artibai eskualdea ahaztuta dauka. Hemen dauzkazue horren erakusle batzuk:

















