Elkartasun Martxi PUERTOko kartzela, Ondarrutik! MAMARRU etxea!!

2013-05-03, puerto

Maiatzan 3an Ondarroatik irtenda eta “8+18+10=36 urte! Nahikure! 197/2006 dotrina indargabetu! Mamarru etxea!” kanpainan barruan, ELKARTASUN MARTXA antolatu da PUERTO I kartzelara (Cadizea). Baixakuko enkarteladin ostin (20:00ak aldea) aterako da martxa. Bigarren urti da Ein Daigun bidi herri ekimenak martxa hau (eta kanpaina hau) antolatzen dabena, “eta horrela jarraituko dou 197/2006 dotrina indargabetu eta Isidro Garalde “Mamarru” ondarrutarra etxin ikusi arte”, azaldu dozkue. Gogoratu behar da, Garaldek 2010eko otsailin amatxu bala ipinitxako kondeni. Horrez gain, gaixotasun larrixak dauken 14 preso politikun artin aurkitzen da.
Juti pentsa badozu, emon ixenak lelengotik betiko tokixetan.
MAMARRU ETXEA YA!

Egin konposta zeure auzoan

Ondarruko Udalak konposta etxeko 2 gune ipinikotxuz herrixan. Euran hondakin organikuk ongarri bihurtu nahi dotxuezen ondarrutarrak ixena emon bir dabe udaletxin. Zamarrak erreti baino, hobeto ongarri bihurtzi!

egin konposta zeure auzoan

Eta auzokonposta zer dan jakitxeko, hamen Usurbileko adibidiai buruzko bideu:

“¡Que soy periodista!”, eta txapelgorrixak GOR.

Asko diz interneten dabizen bideuak Donostiko gaztin atxiloketan ingurukuk, baine azpixan ikusiko dozuena berezixe dala erizten gazku. Bertan ARGIA astekariko kazetari batek, bai berbaz, bai akreditaziñoi erakutsiz, agertzen dau beran buru kazetari latxeik. Txapelgorrixak ni puto kaso. Nun daz askatasun informatibu egon behar dala esaten ahue beteten gakuenak? EITB mutu.

Omenaldi bat, herriko kultur elkartiai

Hau bideu eztakiau noizku dan, baine urte asko dakar, hori ziur.Bertan, ihauterixak eta mielotxin agertzen diz, Kresalako bandiaz kalez kale dantzan.

Honeaz bideuaz omenaldi bat nahi dotsau ein urtez urte herriko kulturiai eusten dabizen elkartiai. Eskerrik asko!

(eta segi, segi bixaltzen zeuen bideuk!)

Txapelgorrixak “de estreno”.

Donostin txapelgorrixak erabili daben teknika barrixan artin, gaztiai aurrea eitteko, beatu zelako pelotero barrixak estreña dotxuen. IÑIGO CABACAS auzixe dala ta eguneatu ein di, eta sasoi bateko pelotak botateko ibiltxen ben eskopetak zamar poture bota ei dotxuez. Esan be bai aprobak eitten ibili dizela (Arkauten) eta susto bat baino gexa erun dabela mateixal barri honeaz (zaurituk euki dotxuez).

IMG_20130419_080036

IMG_20130419_081124