Maiatzak 1in, AITZOL ETXABURUk urtik beteten dotxuz. ZOIXONAK!!!

P1000253Ondarrutar mordo batek zoixontzen zatxuau zure egunin. Zure falti somatzen dou, bañe badakiau umoreik ez dozule galdu zazen tokixan eta onezkeo zaintzailetariko baten bat be ixe zoratu dozule. Eutsi lagun.

aitzol etxaburuHorretaz gain, asti bixkat hartu eta idatzitsaxuen, herriko albistik kontatuz, eskutitzak gustokuk dotxuz te. Hau de beran “helbidi” momentuz:

AITZOL ETXABURU 375 338 B D2: Fleury Merogis, Maison de arret hommes. 7, Alée de Peupliers 91705 ste. Genevieve des Bois Cedex Frantzia

LOREA ETXABURU hil dde

loreaAspaldixan makal eta gaxoik euan eta 82 urteaz hil dde LOREA. Zein zan LOREA galdetuko dabe askok. Donostin bixi zan Ondarrutarra, bañe beran  herrixaz lotute euan emakumi ixan zan. Danan gañetik abertzali, bera ixan zan beste askoaz batea, 60. hamarkadatik aurrea eleiz jendik, eleiza ofizialaren jokaera kritikatzen zuenetako bat. Herrixak, diktadurapin bixi ban zapalkuntzi, eta elixa ofiziala, mutu eta gor. Horren aurrin, bera ez zan geldik geatu. Azpixan agertzen dan esku paperin, berak eta ABEL MUNIATEGIK  goiko zinan emondako hitzaldixan barri.

3

Ertzainak multak ipintxen Lekatxon, emakume baten herixotzi salatzearren

potxuak

Aupa danori!!!
Kontu baten barri emon nahi deutsuegu Potxuak Martxanetik:
On dala hilabete batzuk, Euskal Herrian emakume bat erail ebela eta kontzentrazino bat egin genduan eskolapian, holako zeozer pasaten dan guztietan egiten dogun moduan, eskolapian erropak eskegi genduzan eta iluntzian kontzentrazioa egin genduan.
Kontzentrazioan gagozela Ertzainak azaldu ziren eta pankarta eusten euazan lau laguneri identifikatzeko esan eutzen, kontzentrazio hori ez egoala eskatuta eta. Orduan euretako baten azaldu eutzen, Lekittoko udaletxiak holako kasuetarako protokolo bat daukola eta kontzentrazioa egitearena bertan dagola.

Irakurtzen jarraitu