Nahiz eta amaitxutzat emon ben aurtengo kosteri, egun bat gehixa(6.000 kg/txalopako) eingo dabe, inoizko berdeladaik motzena ixango dana.
Esan be bai, gaur lelengoko antxoa kaxak sartu dizela eta 9 eurotan saldu dala kg.
Gogoratu gaur Kemen Urangan estrdiiziñoin inguruko erabakixe hartuko dala Londresen. Estradiziñoi salatu eta Parisen Aitzol Etxaburu eta beste 9 lagunen kontrako epaiketi salatzeko gaur arratsaldeko 7:30xetan konzentraziñoi egongo da alamedan.
Biaje luzi ixan bada be, asteburun ondarrutarrak Parisen egon diz Aitzolen epaiketan, babesa emoten.
Hitzan dakazue informazinoi gexa: http://lea-artibaietamutriku.hitza.info/2013/03/04/ondarroatik-joandako-lagun-eta-senideen-babesa-jaso-du-aitzol-etxaburuk-parisen/
Holako Espainiar asko bir genduke, hain ondo azaltzen daben estatuko herrixan nahixan gaixin. Atzanearte ikusi, benetan merezi dau eta.
Atzo atsaldin gernikako akordixuaz bat eitten daben herriko eragile ezbardiñak prentsaurreku emon eben. Ibon, Asier eta Urtzan zigorran berrespenan erabakixe salatuz. Eta edozein momentun emon leiken Urtzan atxiloketi salatuz. Gaur egungo testuinguru politikun edozein atxiloketa lekuz kanpo dala azpimarratu eben, konponbide demokratiku garatu eta baki eta normalizaziñoi lortzin kontrako eraso bat dala salatu eben.