Ondarrutarrok Ziortza-Bolibarren egon gaz, Simon Bolibarren monolitun azpixan Hugo Chavez omentzen. Venezuela eta Hego Amerika justuaua eta solidaxuaua einddaben komandantiai omenaldixe ein, eta beran ideakin bat einddou. Eskerrik asko Chavez!
Month: martxoa 2013
XABI herrittarran babespin da
Berak eskatute, eta atzo arratsaldeko asanblein ostin, gaur goxaldeko 6retan dozena bat kotxek Zaldupetik urten dabe MURET SEYSSES alderuntz. Berta heldu dizeneako Gendarmik zain euazen kartzelako kanpo aldin.
Kartzelako Subdirektoriaz berba eitti lortu dabe, bañe berak kontaten daben bertsiñoi ta XABIK hurrekuai esatzanak ez dabe bat eitten. Argi dagona da XABI gose greban dala, jo ein dabela, buru handitxute daukela kolpin eraginez, bere garbiketak eitteko ur hotza baino ez dotzela lagaten….
Zoixonak ENEKO!!
BIZKAIKO SORTUn aurkezpena
Martxoak 9 (zapatu) BEGOÑA BANG MATU, Ondarruko Kafe Antzokixan
Begoña Bang Matu abeslai ezagunak eta bere bandik, doinu baltzak ekarriko dotxue Ondarruko kostaldea. GPS ekimenan barrun, antzokixan egongo di zuzenin.
Begoña Bang Matu kantari madrildarra. Bere ibilbidi 1989an hasi zan, Rhythm & Blues kantari modun. Geruaua ezaunago egin zan 1993 aldea, The Malarians ska taldin ahots modun. Aldi berin ikasten jarraittu ban, neskaz osatutako Jazz entre Divas taldi sortuz. Halan da guzti, Potatorekin, Laurel Aitken-ekin, Respect soul taldiaz edo Fermin Muguruzaz batea ikusi dou zuzenin. Ongun “Have Fun” bere disko barrixe aurkezten ixango dou.
Martxoak 8. Gora Euskal Herri FEMINISTA!
Pertsona askez osatutako mundu bat nahi douelako, bardinttasune oinarri dauken jendarte bat nahi douelako, patriarkatuk ezartzen dozkuzen katik apurtu nahi douzelako, Euskal Herri euskaldun, sozialista eta feminista bat dakauelako helburu… Iraultzi ezinbestin feministi ixan bir de! Lan asko dakau eitteko, etxetik hasitxe, bazterrak astinddu! Gora borroka feminista! Gora Euskal Herri Feminista!!
Zabaldu dabe etxelila, emakumin topaleku!
FREE KEMEN !! Londrestik.
KEMEN URANGA estraditatzi erabaki dau LONDRESko auzitegixak
Kemenen epaiketan egon ga gaur. Eta zoritxarrez ez dakau berri onik emoteko. Extradizinoin kontrako apelazinoi ez onartzi erabaki dau epailik. Egun luzi ixan da baine deskantsu hartu baino arina bagenekixen zein ixango zan erabakixe. Eta halan ixan da, ordu terdi tarda dau erabakixe emoten epaile madarikatuk! On 14 egun daz beste apelazinoi bat presentateko baine berak epailik onartu bir dau eta abogauk ez dotza esperantza handirik emoten. Ez badabe onartzen, Kemen hilabete baten barrun extraditako dabe.
Bittartin Ondarrun kalea urten dou, bai KEMENei Londresen, bai AITZOLei Parisen babesa emoteko.















