Taiwanetik datozen 3 neskak osatzen dabe Go Chic taldi. Jende askoren ahotan dabilen taldi da honaku, duela urte batzuk Euskal Herrixan ixan zin kontzertu biran. Euran bigarren disku ‘We Ain’t Home’ deitzen da, Berlinen grabatu dabe eta Peaches musikarixak ekoiztu dau.
Ariel, Sonia eta Sarah musikaixak Billboard aldizkaixan “Cool Band Alert” atalin Go Chic goreneko lekun jarti lortu ben. 2 AVIMAS (Asian Independent Music VideoAwards) sarixe lortu dotxue, ‘Best Genre-Bending Act’ eta ‘Tipped 2 Be The Next Big Thing’ atalin. Energixaz betetako zuzeneko dantzagarrixe aurkezten duen taldi de Go Chic.
Emanaldixe ON taldik zabalduko dau. Beizamatik, euran lehen lana aurkeztuko dabe.












