Guk bai ez douela ahazten, IMANOL LERTXUNDI “PORRU” gogun

1995-02-09xan IMANOLen bixotza gelditxu zan. Gaur 18 urte

P1040805Gaur egun INGALATERRAKO espetxe baten dan herrittar batek, lerro hauek idatzi zitxun sasoi hartan:

Heriotza bizi eza omen da.Herri filosofiak agintzen duenez, autoritatea, soilik, legitimitatea duenak omen dauka. ONDARRUN filosofatzea asko gustatzen zaigu. Bihotza muskulu bat da. Muskulu gelditu, IMANOLIK ez. Muskulua gelditu eta ONDARRUN 1500 terrorista batzea, dena bat. ONDARRUn zapi baltzak soberan eta bakezaleak faltan. -Zu benga etxea, zaharra zaz eta. -Ez ni hementxe. Nire familixako bat barrure erun ezkeo, jenti ikusti gustako leztake kanpun. -ELKARTASUNA? Ez dut aurkitzen hiztegian. ONDARRUTARREK hiztegi gutxi irakurtzen ei dabe, beharrik ere ez. Que se vayan kantua gorridunei? Estos galos estan locos. Gaueko hamarrak, irratian bertsio kontrajarriak, ATUCHA, mentiroso subsidiario. ONDARRUN 10.000 biztanle bizi gara, txarrerako edo onerako denok ezagutzen gara. Identifikazio arazoak duten bakarrak, beraiek dira. ONDARRUN kanpo espaziotik eroritako extralurtarrak zarete. ZIPPY go home. ¿quieren identificarnos tienen un problema, dio abestiak. Herri malaletxea gainezka dagoenean, udaberriko enara-kaka oro beti polizia baten buru gainera da eroriko(MURPHYS law xxvIII). Hala bedi.

P1040798

P1040804

P1040802P1040803

imanol porru2

Altxor bat agertu de ONDARRUN

1936xan desagertu zan BEASAINgo udaleko ikurrine, ONDARRUN agertu de. On dala gutxi jakin dou,  gerri zala ta, herrittar batek gordeta eukibala. Beran ixena ARANTZA BADIOLA.

IMG_1980

ARANZADI Zientzia elkarteko kidiai kontatze zelan ikurriñe ONDARRUre ailegatu zan eta berak ANTZOSOLO aurrin euan BLOENeneko fabrikan(Holandesaneku) gordeta euki ban. Antxoa filetik gordeteko erabiltzen zittuen lata baten barrun.

IMG_1958Gaur ondiokan, herrixan da ikurriñe, bañe era sinboliko baten, BEASAINGO udalai itzuli dotza. ONDARRUre, bertako alkate ta zinegotzixak azaldu diz eta ekitaldi xume batez eskeini dotze

IMG_1922

IMG_1957Luze egon zin sasoi hartako kontakizunak kontaten(ARANZADIk bideu graba ban) ta azkanin BEASAINgo udalak otsail amaieran edo martxoan hasieran antolatuko daben ekitaldi ofizialan barri emon ban. Bertan azaldu ben, ikurriñak bere lekun egon bir dabela ta horretako ekitaldixe dazela antolatzen.

IMG_1990

SORTUn komunikazinoin batzarra

Aurreko zapatun, Sortzaile prozesun parte hartzen ari garen dozenaka lagunok SORTUk garatu beharreko komunikaziñoi ereduaz eztabaidatzeko batzarra ein gendun Andoainen. Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako herri ezberdinetako 80 lagun inguruk, komunikaziñoi politiku errotik berritzeko premiaz eztabaidatu zuten, eta norabide horretan Sortu-k burutu beharreko hausnarketa eta lanaz. TURRUNE bertan egon zan.

Gaur bistilli euki dabe ondarrutarrak Madriden

Gaur Asier Indixu, Ibon Iparragirre eta Urtza Alkortan sententzixin rekursun inguruko erabakixe hartzeko bistilli egon da Madrilen.
2012ko uztailin 7 ondarrutarren kontrako epaiketi egon zan Audientzixa Nazionalin. 17 urteko kartzela zigorrak eskatzen zittuezen. Epaiketa horretatik absuelto geatu zin Xeber, Olaitz Zunbeltz eta Igor. Asierrei eta Ibonei 10 urteko kartzela zigorra ezarri dotsen eta Urtzai 5 urteku. Sententzixa hau rekurriu ein zan eta arrazoi hori dela eta Urtzak libertad probisionalin urten eban kartzelatik, ezarrittako zigorran erdixe beteta eukalako. Gaur epai horrei sartutako rekursun inguruko erabakixe hartzeko bistilli egon da Audientzixan. Erabakixe edozein ixan leike! Epaixe reafirmaten bada Urtza barriro kartzela erungo dabe. Kartzelak hutsitzeko sasoi de, ez beteteko.
Badakiau Audientzixa Nazionalan oinarrixak zeintzuk dizen; erabakixak politikuk diz,  uztaileko epaiketan agerixan geatu zan ixelako probaik ez dakarrela, torturapin atatako deklariziñoittan oinarritzen diz soilik.
Nahiku de! Epaiketa gehixauarik ez! Euskal Herrittarron kontra ko salpuespen epaitegixakin amaitzeko sasoi de!

798362_4888074198273_685086907_o

(Urtza Radixun egon da asteburun, bistilliai buruz berbetan, argazkixan ikusten dan lez.)