MAITASUN OSASUNTSUAK BIZIPOZTEN GAITU
Otsailaren 14an san valentin egunak hartu duen itxura kontsumista eta matxistaren aurrean, mundu mailako iniziatiba bat zabaldu dute hainbat emakumek. Maitasun erromantikoak hiltzen gaituela eta, maitasun harreman osasuntsu eta errespetuzkoen aldeko dantza saioak egin dituzte non nahi. Ondarrun ere, emakume talde bat iniziatiba horretara atxikitu eta euren dantza saioa egin dute mundu mailako koreografia eta kantari jarraituz. Ondarrutar izatea ere erantsi die, maunezko erropak eta euskal dantza zati bat gehituz koreografiari. Iniziatiba osoaren berri ondoko web orrian aurki dezakezu; www.onebillionrising.org
Month: otsaila 2013
Auzolanin basu landatzea guz. Bazatoz?
Dakixuen latxeik Ondarroako Udaleko Ingurumen Batzordi ibai-basoa landatzea du Ibaiondon.
Hauxe da auzolanin egingo dizen landaketen egutegixe:
Otsailak 16, zapatu – Ibaiondoko Amarratza taberna ingurun batuko ga 11:00etan. 13:00 arte egongo ga lanin.
Otsailak 23, zapatu – Anexun batuko ga 11:00etan, Alleriko pasealeku hasieran. 13:00 arte egongo ga lanin.
Martxoak 2, zapatu – Zuhaitz egune ospatuko dou herritarrakin batea. Zubi Zahar ikastola atzeko bedartzan batuko ga 11:00etan.
Batzordekuk botak, atxurrak eta arbolak erungo dotxuez. Zuek erropa zaharrak jantzitxe etorri. Lana egin eta gero, luntx txiki bat eukiko dou.
Astero ezin badozue agertu, ez da ixe pasaten. Eta nahi baduzue gonbidatu zuen inguruko jendi be.
Otsailak 14, eguena: OND2020, batzar iraixe
Geure herrixan etorkizun sozial eta ekonomikun ingurun prozesu bat martxan ipini dau Ondarruko udalak, OND2020. Bixar, otsailak 14, bigarren tandako azkanengoko batzarra eingo da 18:00retan. Bertan, herriko ekonomixi bultzatzeko proposamenak etxeko aukeri eukiko dabe herritxar guztik. Parte hartu eta erabaki etorkizune!
Sasi guztin gainetik, Euskal Presoak Etxera! JARDUNALDIXAK ONDARRUN

Urtarrilaren 12ko manifestaziñoin ingurun ekimen ugari sortu zin Euskal Herrixan. Ekimen hoietako bat 21 euskal komikilarixek eindako lanak ixan zin: Erakusketi jarritxe egon zan Iruñean gabon bueltan, eta urtarrilaren 12xan bertan Bilboko Arenalin. On, erakusketi Ondarrun da: Otsailaren 15in zabalduko da Udal Erakusketa Aretun (Alameda aurrin) hilaren 24ra arte. Hilan 21in, hitzaldi bat be ixango da Ateramiñekukin erakusketa areto bertan.
Gonbidatuta zaze.
Bildots zozketi, erakutsi PRESO ta IHESLAXAI elkartasune

Ein Daigun Bidiko Sostengu Taldi biharrin dabil. Bixar eguenin, Pintxopotin hasi eta zapato eguerdirarte, bildots baten zozketako txartelak saltzen eongo diz Zubi Zahar eta ingurutan. Zozketi, hilan 16xan ixango ra, eguerdiko ordu 2txerdixetan Kalekutzeko eskillaretan: Euro baten truke, bildotse! Etxaassss!
ONDARRUTARRAK PARISea guz, AITZOL ETXABURUai babesa emotea
DRY MARTINA, baixakun, ONDARROAKO KAFE ANTZOKIXAN
Dry Martina taldi zuzenin ariko da Ondarroako Kafe Antzokixan otsailaren 15in!
‘Momento perfecto’ diskuaz datoz Malagatik zuzenin, Laura Insausti eta bere mutilak. Rock steady, folk eta manbo doinuz betetako lan ederra aurkeztuko dozku. GPS ekimenaren barrun.
Bixar, otsailak 13, Torturin kontrako egune
RADIXU irratiko “Azken Mohikanoak” irratsaioan (FMko 105.5 edo radixu.info):
IRRATSAIO BEREZIA/ Gaia: “TORTURA, torturaren aurkako egunean”
(Irratsaio honen errepikapenak, ostiralean goizeko 11:00etatik 13:00etara eta domekan arratsaldeko 14:00etatik 16:00etara izango dira)
Otsailak 14, osteguna, gaueko 21:00etatik 22:00etara









