Month: urtarrila 2013
1989ko bideo bat: Korrika Txiki 6
Bideo zaharrak digitalizaten jarraitzen dou. Hamen topa douen beste altxor txiki bat, 1989ko Korrika Txiki. Bideu arin du baine… baten batek ezautzen dau beran buru?
Gogoratu, aurten 18. korrika pasako dala Ondarrutik. Euskal Herrian, euskaraz!
U12rako motorrak berotzen gabiz Ondarrun
Daneako bi autobus bete douz herrixan ta hirugarrena bidin du. Ondiokan denporiaz zabize, bañe antolatzailiai gauzak errezteko komeni de lelengotik ixena emoti, eurak autobusak lehenbaitlehen lotzeko. Gogoratu ixenak ANAITAN ta KULIXKAN emon bir dozuela. Gure helburu de, zapatu arratsaldin ONDARRU hutsik lagati.
Andaluzak ta katalanak be, sostengu emotze U12ko Bilboko manifiai
Kakatzan 2012, batzuk bai umori!
Bozingan, atelamato, ankilikotin… bertsotan, gaur ONDARRUn
Txapela kentzeko saiu eskeini dosku gaur eguerdixan Euskal herriko txapeldunak, Bizkaikuk, Maiak eta Amurizak. Kafe Antzokixe jendez beteti lortu dabe lau bertsolaixak. Botx eta Jonek zuzendu dabe ekitaldixe. Bertso zaletasune badala ONDARRUn baieztatute gelditxu de.
Gai xelebrik, kartzelan dazenakin gogoratzen, herriko esaerak, bertoko berbak… ixan diz erabili dotxuen gaxetako batzuk. Bata txitxarru, besti berdela, legatza hirugarrena, ta besigu azkana, euran buru salmentan ipini dabe. Saltzaile bikainak. Ta jentik eurak entzuten gozatu ein dau.
Lea Artibaiko gaztik,preso eta iheslaixakin bat
Bideo bat graba dabe eskualdeko gaztik (eta frutak) presun eta iheslaixan alde!
Urtarrilan 12xan danok Bilboa!




