Arrantza inguruko gazi-gozuk

Urti hasi de arrantza inguruko albistikin, eta txanpon baten bi aurpegi erakusten dozku. Gazixe,  Ondarroako baxuran sarikin lan etxen daben azkenengokotako txalopi desguazea dulako, Lau Anaiak

P1040415

eta Gozu, Bizkaiko arrasteko konbenixu sinatu dabelako langillin eta txalopa jauin ordezkarixak (LAB,ELA,OPPAO).

lab

Sahararen aldeko elkartasun astea

Aurten ere Sahararen aldeko elkartasun astea antolatu dute Ondarroako Udaleko Aniztasun Batzordeak eta Sahela elkarteak.
Egitarau horren barruan, bi argazki erakusketa egongo dira ikusgai kofradia zaharrean, otsailaren 1ean Sahararen egoerari buruzko hitzaldi bat eskainiko dute bertako errefuxiatuek, eta urtarrilaren 27an Eman Lata Eguna ospatuko da berriro ere. Irrien Lagunekin eta Txirrimorraskirekin batera umeek jateko latak apaindu eta Saharara bidaliko dituzte.
Gogoratu, jatekoa biltzeko kanpaina aurreko astean hasi zela herriko denda eta ikastetxeetan, eta datorren ostiralera arte iraungo duela.

http://www.ondarroa.eu/eu-ES/Albisteak/Orrialdeak/BidalizeureelkartasunaSaharara!.aspx

sahara 2013

Basoak landatzeko boluntario bila dabil udala

basoa landatzeko laguntza a

Artibai ibaiaren ertzetan eta Larruskainen bertoko basoa landatzeko boluntario bila dabil Ondarroako Udaleko Ingurumen Batzordea. Izena ematen dutenek, landaketak zelan egin jakiteko ikastaro txiki bat jasoko dute.

Ibaiondo kaleko erreka ertzetan landaketak otsaila eta martxoa bitartean egingo dira, pare bat asteburutan. Ehunka arbola landatuko dira, guztiak ere erreka ertzetan agertzen diren bertoko espezieak.

Paduraren berreskurapena uda ostean egingo da, eta Larruskaingo basoaren berreskurapena datorren udazkenean hasiko da.

Ezkutata euazen hiru gaztik atxilotu egin dotxue Donostin manifi ta gero

20130119_ezkututanAtxilotu aurretik ONDARRUKO GAZTIK  mezu argi bat erakutsi dotze, esanaz, bertako atik zabalik daukezela edozertarako

P1070435

IMG-20130119-WA0000

2013-01-19 14.50.56-1

2013-01-19 14.45.54

Donostiko Manifestaziñoi amatxuranin 3 gazte auzipetuk Maria Kristina hotelan aurrin lotu di. Azkanin txapel gorrixak etorri eta gaztik eurakin erutxue! Baki lortzeko bidin, eztabe laguntzeko jarreraik erakusten. Segi etxendou Euskal Gazterixin krontrako erasuk pairatzen. Honek ezinddau holan jarratxu!
Euskal Gazteria utzi bakean!

Padurak berreskuratzea, uxolei aurre egiteko bide on bat

Ondarruko Eguzkik zabaldu daben mezu:
http://eguzkiondarru.wordpress.com/2013/01/15/padurak-berreskuratzea-uxolei-aurre-egiteko-bide-on-bat/

Heldu da negua, eta berarekin batera euria eta uxolak. Urteroko kontua da, nahiz eta aurten egoerak itxura txarragoa hartu duen. Argazkietan ikusi besterik ez dago zelako momentu eskasak pasatu dituzten Errenteria auzokoek. Urak gainez egin du auzo horretan eta baita inguruko lurretan eta Alleriko paduran ere.

Imajinatzen duzue eremu horretan 500 etxe eraiki izan balira, gaur egun zelako arazoak edukiko genituzkeen?

padura2

Honen aurrean, Ondarroako Eguzkik hauxe eskatzen du:

Padura berreskuratzea kontu estrategiko bat izan behar da Ondarroarentzat. Hau da, padurari urteetan zehar kendu zaizkion lurrak padurari bueltatu behar zaizkio. Horretarako, lur asko kendu eta ur filtrazioak egin behar dira. Errekari behar duen espazioa eman behar zaio, gainez egin dezan.

– Uxolen arazoa ez da egun batetik desagertuko eta, agian, handitzen ere joan ahal da, arrazoi desberdinengatik: azken urteetan Ondarroan egin diren obrek erreka estutu egin dute (Nasa Kalea, Kafe Atzea…). Eta aditu askok diotenez, itsasoaren mailak gora egingo du hurrengo urteetan. Horren aurrean, padura berreskuratzea da egin dezakegun onena.

– Zorionez Alleriko 500 etxeak gelditu egin genituen. Herritarron salaketari esker, epaileek etxe horiek ilegalak zirela esan zuten. Imajinatzen dituzue 500 etxe urak gainez egiten duen eremu horretan?

– Epaileak etxeak ilegalak zirela esan zuen, eta Ondarroako Udalak bertan behera laga du proiektua abenduan. Eremu hori ezin zela hiri lur izan ere esan zuen epaileak, baina Bizkaiko Foru Aldundiak oraindik ez du leku horren izendapena aldatu. Argi ikusten dugu Alleriko eremua landa eremu lez gorde behar dela, eta padura berreskuratu behar dela. Etorkizunean eremu horretan etxeak egin nahi izatea zorakeria bat dela iruditzen zaigu. Beraz, Foru aldundiari eskatzen diogu alda dezala ahalik eta arinen eremu horren izendapena, eta landa eremu bihur dezala.

Padura berreskuratu eta zaintzea etorkizuneko inbertsio bat da, estrategikoa Ondarroarentzat!

padura1