Otsailak 1 (baixaku), hitzaldixe: Mendebaldeko Saharako egoera

Aurtengo Sahararen aldeko elkartasun kanpaina amaitzeko, hitzaldi bat egongo da datorren ostiralean arratsaldeko 19:00etan Kofradia Zaharrean. Bertan, momentu honetan Saharako egoera zein den azalduko digute Hasanna Aalia giza eskubideen aldeko Saharako ekintzaileak eta Jesus Garay Sahararen adiskideen Arabako elkarteko kideak.

Bestetik, domekan amaitu zen jatekoa batzeko kanpaina, eman lata egunarekin batera. Aurten ere ondarroarrek elkartasuna erakutsi dute eta ehunka kilo jateko batu ditugu. Erropak eta botikak ere jaso ditugu. Eskerrik asko den-denei!

Ondarroako Udaleko Aniztasun Batzordea

sahara 2013 hitzaldia