Baixakun Otsailak 1, BEBE Ondarruko Kafe Antzokixan‏

bebe

Bebe musikaixe Euskal Herrixan ixango da otsaila hasieran. Kontzertu akustikuk eskainiko dau, tartin, Azpeitin eta Ondarrun.Orain artin latxeik, indartsu eta sentimenduak azaleratuz hirugarren lan batekin etorriko da oholtzetara. 2012ko otsailean, ‘Un pokito de rocanrol’ ixeneko disku argitaratu ban. Beberen espiritu mantentzen daben disku, baina oldarkor, punki aurkeztute; berrikuntza bila aritu ostin, poparen estruktura klasikuk hautsiz sortuz. Hala nabarmendu dabe adituk azken lan hori. Horren adibidi da, disku aurkezteko erabili ban K.I.E.R.E.M.E. kanta. Eta ondo doakio egindako apustu, izan be, osteabe sarixak lortzeko izendapenak iritsi gako ta hemen ikusi zeinke bideo honekin, Mi guapo, Grammy latinoetarako izendatu dabe. Akustikun egingo daben biran, Euskal Herrire etorriko da hiru kontzertu eskaintzea eta horietako bat ixango da Ondarruku.