Month: urtarrila 2013
Otsailak 1 (baixaku), hitzaldixe: Mendebaldeko Saharako egoera
Aurtengo Sahararen aldeko elkartasun kanpaina amaitzeko, hitzaldi bat egongo da datorren ostiralean arratsaldeko 19:00etan Kofradia Zaharrean. Bertan, momentu honetan Saharako egoera zein den azalduko digute Hasanna Aalia giza eskubideen aldeko Saharako ekintzaileak eta Jesus Garay Sahararen adiskideen Arabako elkarteko kideak.
Bestetik, domekan amaitu zen jatekoa batzeko kanpaina, eman lata egunarekin batera. Aurten ere ondarroarrek elkartasuna erakutsi dute eta ehunka kilo jateko batu ditugu. Erropak eta botikak ere jaso ditugu. Eskerrik asko den-denei!
Ondarroako Udaleko Aniztasun Batzordea
Zapatun KANTAIZE eta BERTSOLAIXAK santa eskin
Kantaize orfeoikuk hilan 2xan zapatu iluntzin urtengo dabe Santa Agedako koplak kantatea.19:30 ipini dabe geatzeko zita Musika Eskolan eta “ateik-ate” jungo diz makillak astintzen. Eurekin batea, Jose Mari Arambarri”botx” eta Jon Arrizabalaga herriko bertsolaxak koplak kantako dotxue, ohitxuriai jarraitzen. Beheko argazkixak 2010ekuk diz, Elixopin atatakuk, megafonixa ta guzti. Aurten be kantak hobeto entzuteko tresnak ibiliko dotxue.
RADIXU irratiaren urteurreuneko egitarau
Baixakun Otsailak 1, BEBE Ondarruko Kafe Antzokixan
Bebe musikaixe Euskal Herrixan ixango da otsaila hasieran. Kontzertu akustikuk eskainiko dau, tartin, Azpeitin eta Ondarrun.Orain artin latxeik, indartsu eta sentimenduak azaleratuz hirugarren lan batekin etorriko da oholtzetara. 2012ko otsailean, ‘Un pokito de rocanrol’ ixeneko disku argitaratu ban. Beberen espiritu mantentzen daben disku, baina oldarkor, punki aurkeztute; berrikuntza bila aritu ostin, poparen estruktura klasikuk hautsiz sortuz. Hala nabarmendu dabe adituk azken lan hori. Horren adibidi da, disku aurkezteko erabili ban K.I.E.R.E.M.E. kanta. Eta ondo doakio egindako apustu, izan be, osteabe sarixak lortzeko izendapenak iritsi gako ta hemen ikusi zeinke bideo honekin, Mi guapo, Grammy latinoetarako izendatu dabe. Akustikun egingo daben biran, Euskal Herrire etorriko da hiru kontzertu eskaintzea eta horietako bat ixango da Ondarruku.
Beste bideo zahar bat: soldautziai intsumisiñoi Ondarrun
Errez ulertzen da bertan agertzen dana: urtero urtero herriko mutil gaztik sasoi batea ailegaten zinin, militarran agindutan makurtu bir ixaten zin eta gaztik eruten zitxuezen soldautza. Gazte batzuk ezetz esanbenearte. Honek ixan zin antimilitarismun hasierak ONDARRUN.
OND2020 prozesun bigarren tandi hasiko da bixar
RADIXU IRRATIAk 22 urte betetzen dotxu, zoixonak¡¡¡
Sahara askatu aldarrikatu dou gaur
Umore onaz, kantu eta jolas artin, herriko ume eta ez hain ume batu gaz Kafe Antzokixan Marruekosek okupata dakarren Saharar herrixai geure elkartasune adierazteko. Umik jateko latak pintxatxuez, gero errefuxiatu kanpamentuta bixaltzeko. Herrixan be jateko asko batu de. Ondarru herri solidaxu de, eta ongun be demostra dau! Sahara askatu!










