Month: abendua 2012
Abenduak 12 (eguaztena), hitzaldixe, etxeko botikinan ingurun
Durangoko LipDube: Danak herrire!
Ia zeinek topaten daben ondarrutarren bat bideun (erraldoik eztabe balixo, horrek errez ikusten diz eta).
Urtarrilan 12xan, danok Bilboa!
Bai MARKINAn, bai DURANGOn, mezu argixe ixan da: U-12xan danok BILBOA!
Hatortxurock14: Preso politikun eskubidin aldeko jaialdixe, abenduak 28-29 ATARRABIAn
Abenduan 15 zapatu, bigarren SORTU batzarra ONDARRUN
Sortzaile prozesu martxan da bixi-bixi eta horren erakusle, SORTUk kaleratu daben lehen batzarrei buruzko datuk:
- Oinarri Ideologikoen inguruko lehen batzarra 240 herrietan burutu da.
- 208 herrietako datuak bildu ditugu oraingoz, hauek lirateke:
- 5.044 lagunek hartu dute parte 208 batzar horietan. Guztira, falta diren herriak kontuan izanda, 5.500 lagun inguruko parte hartzea aurreikusten da lehen batzarretan.
- 3.265 gizonezkoak eta 1.779 emakumezkoak.
- Parte-hartzaileen %53,5a 35 urtetik beherakoa da, 2.700 Lagun hain zuzen.
- Parte-hartze handiko batzarrak izan dira, eta hainbat herrietan, bigarren saio bat burutu behar izan dute.
- Ekarpen asko bildu dira: 400 emendakin alternatibo inguru bildu dira eta 500 testu hobekuntza inguru jaso dira.
Datorren abenduaren 15ean, SORTUren eratze prozesuaren bigarren batzarretan parte hartuko duten lagunek landu eta eztabaidatuko dituzten eduki eta ideia nagusiak hementxe:
Lehenik eta behin, ezinbestekoa da SORTUren ildo politikoaren elementu nagusiak zehaztea, SORTUk haietan oinarrituta jarraituko baitu hasitako bidetik eta beraiek izango baitira proiektu independentista, sozialista, feminista eta euskaldunean jasotako helburuak erdiesteko bidean gure borroka politikoaren egokitasuna ziurtatzeko bermea eta euskarria.
Horrela bada, honakoak lirateke elementu nagusi horiek:
- Estrategia politikoa
- Taktika politikoa
- Konfrontazio Demokratikoaren fasea
- Gatazkaren Konponbidea
- Nazio eta Jendarte Eraikuntza
Urak dakarrena…
Eguzkik gure hondartzetan agertzen dizen zamarran inguruko erreportaje bat einddau. Ze pentsaue emoten dau…
Itsasora eta ibaira botatzen dugun zaborrak ura zikintzen du, gure elikadura kateak kutsatzen ditu… eta olatuek zabor hori hondartzetara ekartzen dute itsaso zakarra dagoen egunetan. Orduan, geure miseria guztiak azaleratu egiten dira eta begibistan geratzen dira.
Zain dezagun gure itsasoa!
http://eguzkiondarru.wordpress.com/2012/12/03/urak-dakarrena/
Konstituzinoi espainolai, insumisinoi!
Gaur jai egun espainola ixan da, eta herriko denda eta lantegi askok biharra einddabe. Herriko ikasle askok be herri eskolak eukitxuez. Gero manifestazinoi be einddabe. Ta atsaldin kontzertuk.
Espainiko indar polizial eta militarrak be euran desfili ein nahi ixan dabe kalez kale, baine atzanin sutan amatxu dabe, konstituzinoiaz batea!






















