Gabonak polikiroldegian

Ondarroako Udaleko Kirol Batzordearen helburuetariko bat “GUZTIONTZAKO KIROLA” filosofian oinarritutako egitasmoak pixkanaka abian jartzea da. Zentzu honetan, “estreinakoz”, udako oporrak aprobetxatuz, saiaketa bat egin zen kiroldegitik, UDALDIA 2012 KIROLDEGIAN egitasmoa antolatuz. Bertan, kirol diziplina jakin batean aritu eta sakondu ordez, kirol eta joko ezberdinak landu zituzten herriko haurrek, besteak beste, jolasak, eskalada, saskibaloia, futbola, patinak, boley, hockey, eskupilota, igeriketa, gimnastika, aerobik-txiki, kids pilates, eta abar.

Ekimen honek, opor garaian, familia eta lana uztartzen laguntzeaz gain, aukera polita eskaintzen die Ondarroako haurrei, era berean, kirola eta entretenimendua elkartuz, ariketa fisikoa sustatzeko.

Izugarrizko arrakasta izan zuenez Gabonetako opor garaia aprobetxatzea pentsatu dugu, beste egitasmo batzuen inguruan bigarren saiakera bat egiteko, kasu honetan, haurrei bakarrik zuzendu ordez, beste adin esparru batzuentzako era aukerak zabaltzen direlarik. Hona hemen berauen inguruko xehetasunak:

http://www.ondarroa.eu/eu-ES/Albisteak/Orrialdeak/20121212Gabonakkiroldegian.aspx

kiroldegia_logoa

Igor etorri de… bestik ekarri arte, ein daigun bidi!

– KORUN ENTSAXU, hillan 21n, baixakun ixango da 18:30xetan, Plazagañeko 3. pisun.
– Bertan egunin, ESKO BAT BOTA nahi dabenak (Alamedako afai mahaixe, antortxak…), montajeko ekipu 16:30xetan batuko da Anaitan. 
– Kalejira amaieran, kalekutzeko eskillaretan, omenaldixe, lorak eta agurre eingo gakoe falta gaskun lagun bakotxan senidiai eta lagunai. 
Ongi etorri Igor, eta danak etxea ekarri arte, Ein Daigun Bidi!
 
bidi