1995eko bideo bat…urte gogorrak gogoratzen

Lehenako bideuk berreskuratzen jarraitzen dou. Hau, batek baino gexauak burun eukikozue. Aitor Marurik Presun eta iheslaixan txosni Artabidetik kentzi erabaki, eta txapel gorrixak bixaldu zitxuneku. Gazen lekure aila gaz, baine bidin golpe eta eraso asko jaso bir ixan douz!

Bide batez, beste mezu bat nahi dou ipini. Aurrekun ipini gendun bideu ondiokan bolo-bolo dabil, eta hauxe da Mexikotik jaso douen azkanengoko mezu.
Mexikotik mezu bat: hor bideuan hasieran  urteten daben gixonak di  Jon Artetxe, Jose  beran  kuadrillaku, ta  geroago, Pitxirrin  atzin dana, Pedro Pandeitxo, geure atxe.
Gorantzi  asko, Gabonak ondo pasa eta urte berri on.
Eskerrik  asko  turrune, gure  egunak  moztearren!
Luis M. Basterretxea  Pandeitxoneku

Ondarrutarrak kantaten… informazinoi gexa

Aurreko astin hauxe bideu ipini gendun interneten eta, egixe esan, arrakasta handixe euki dau. Irakurle batek bideun inguruko informazinoi gexa be bixalduzku. Hor du, danon jakingarri. Eskerrik asko, eta jarraitxu zeuen informazinoi bixaltzen:

Epa! Edurne Lertxundi naz, ondarrutarra. Altza zenduen bideun harire, informaziñoi geitxua nahi dot emon ze hauxe bideuau dakau geupe etxin. Suecon batek Sopelanako ikastolako irakasliai erakutsi eta tartin euan Ondarrutar batek ezautu eta bideu ekarrizkun herrire, ze tartin geure atxitxe agertzen da Sabin “Porru” eta anaxik Imanol, Mikel eta Andima. Txartangu tabernan grabatako bideu re, ongo Txist supermerkaun aurrin euana. Beste batzutan, Amerikanun bodegan batzezin portun, eta bentanan baten bat ipintxin ben zaintzen Karabineruk entzun baik euskeraz kantaten. Kantaten agertzen dizenetatik ezauturouzenak honetxek di: Luziano rederu, Jose Antonio sereno handixaneku, Egi karnazeru, Nakarra, “Pitxirri”, Egia pasteleru, Juakin katu, Simon, matxatxun atxe, eta Porrunekuk. Beide dazenak: Eskola Pescako kapitxain Lekatxarra eta deszifrateko akauzenak: Eztotzau iñoi galdetu bañe Lau anaiako lenako patroi, Bienvenidaku eta Andres? Hon ixentatxuazenakin txarto banabil zuzendu. 

Biar politxe etxezue, holantxen segi!