Eskerrik asko 2012xan geuaz egon zazen guztioi!

Badu 2012. urti eta badator 2013.a. Turrune ahaleginddu de egunez egun herrixan barri emoten, eta lortu douela pentsaten dou. Einddouena ezin ixango gendun ein dakauzen laguntzailik euki baik. Eskerrik asko notizixak, idatzixak, argazkixak, kartelak… bixalduzuezen danoi!! Segi laguntzen hamendik aurrea be!

Turrunak inddartute amatxuko dau urte zaharra, eta inddartute hasiko dau barrixe. Ixan be, aurten sendotu eindde gure proiektu. Urtarrilin 15.000 bisitxa euki genduzen; Abendu 25.000 bisitxaz amatxukou. Turrune sortu gendunetik 430.000 bisitxa euki douz, munduko txoko desberdinetatik. Eta egunero egunero 700 bisitxa inguru eukitxen douz. Eskerrik asko Turrune irakurten dozuenoi. Anima, eta bixaldu zeuen aportazinoik.

bisitak

nundik

(Ezin jakin zemat bixitxa dazen benetan Spain eta Francetik, eta zemat Euskal Herritxik!)

Datorren urteako notizixa batzuk preparata dakauz ya: danak etxea ekarrikouzela, autodeterminazinoi erreferenduman fetxi ipinikouela… Geure eskutan da horrek notizixok publika ahal ixati! Baine horretako bihar asko ein bir dou.

Urte barri on danoi!

ZUKGUA batzarra ONDARRUN

Gaur arratsaldin eindde gaztik antolatzeko erungo daben estrategixin inguruko herri batzarra,bertan erakunde barrixan nundik noraku ixango dan eztabaidatu dabe ONDARRUTAR Gaztik

P1070320Ta bixar goizeko 10:00etan jarraituko dau eztabaidik Gaztetxin. Gaur ezin ixan badozu etorri anima ta bertan ikusiko ga

P1070326

WILLIS DRUMOND + BELAKO Ondarroako Kafe Antzokixan (Abenduak 29)‏

kafe antzoki

Willis Drummond taldik kontzertu bira barrixe abiatu dau duela aste batzuk kaleratu daben ‘A ala B’ (bIDEhUTS) disku aurkezteko.
‘A ala B’ (bIDEhUTS, 2012), 10 kantu barriz osaturiko disku de. Estudioko laugarren emaitza dana,  Karlos Osinaga (Lisabö) eta Iñigo Irazoki soinu teknikaxan eskutik ixan da grabatute, Bonberenea  estudioetan (Tolosa) eta Burke Reid teknikarixak nahastua Bronco estudioetan (Toronto, Kanada) Berrtan, Belako talde gaztik hartuko dau agertokixe. Mungitik, 80.hamarkadako rocka lantzen dabe, rock indie delakoaren zertzeladez. Azken boladan zer esan handia eman dabe, bidin, Gaztea musika txapelketaren irabazlik ixan diz.

BilduOndarroa: aurtengo urtin balorazinoi

ondarroa

Joan da 2012. urtea. Hilabete oparoak izan dira, eta Bilduk proiektu asko atera ditu aurrera udalean. Arlo guztiak lantzen ahalegindu gara, nahiz eta batzuetan besteetan baino emaitza hobeak eduki. Lortu ditugun dirulaguntzek erakusten dute bide onetik goazela.

Gure helburu nagusia zerbitzu publikoak mantentzea izan da, eta lortu
dugu. Baina gauza gehiago ere egin ditugu. Herriko auzoak hobetzen ahalegindu gara (Iturribarri barritu dugu, parkeetako jolaslekuak konpondu ditugu…).

Aurrezteko pausoak ere eman ditugu (futbol zelaian bedar artifiziala
ipintzen ari gara, beste herrietako zelaiak ez alokatzeko; kaleko argietan
fluxua erregulatu eta gutxiago kontsumitzeko sistema ipini dugu; azpikontratatak berraztertu ditugu, udalarentzat gastu handia direlako eta lanpostu eskasagoak sortzen dituztelako…).

Irakurtzen jarraitu