Egun hauek Ezkertiar ta Abertzaliok erakunde barrixe sortu nahixan gabizen egunak diz, ta ilusinoi eta inddar guzti ga ipintxen, erakunde berri hori gure herrixan ondo sustraituko dan esperantziaz. Baina argitxu bir dou ONDARRUTARROk aurrekari sendo bat euki douela, HERRI BATASUNA. Behian agertzen dan argazkixan 1979xan lelengo herriko mahaixan batzarreko akti agertzen da.
30 urte baino gexaua pasa di sorrera hartatik hona, ta orduko jentin lanai esker, gaur, Ezker Abertzalik dauken sendotasune herrixan bistan da. Kalin sendo jarraitzen dou ta herriko udalin ez da zeresanik. Urtin jun-etorrixak ez dozku kalteik ein, alderantziz, jakin dou esparru desberdineta zabaltzen, ta lehengo aurkari politiko asko gureganatzeko gaitasune euki dou. Lehengo helburuk bardiñak dakauz: Herri aske bat nahi dou, da jentik bizi baldintza duin batzuk eukitxi, hoixe da gure nahixe, bai orduku bai gaurku, ta ziur ga ONDARRUko herrittar gehixenena be badala ta horretxeatxik ziur ga bebai datorren erakunde barrixak bixi luzi eukiko dabela gure herri honetan. Sorte on SORTU.









