‘ONDARROA 2020 Etorkizuna Erabaki’ jardunaldixak

Datorren astin hasiko da Ondarroa 2020 etorkizune erabaki egitasmu martxan. Astelehenin merkataritza eta turismu arloko lan mahaixe batuko da, 15:00etatik 17:00etara, Kofradi Zaharrin. Antxon Uskola egitasmun koordinatzaili, Argia Ituarte alkati, Ainara Basurko Garapen Agentziako ordezkarixe eta Amaia Zarrabeitia aholkularixe egon di aurkezpenin. “Herritarren parte hartzi ezinbesteku de. Danon artin etorkizuneko erronkak gauzatzen jungo ga”, esan dau Argia Ituarte alkatik. Bat edo batek interesa badauke edo entzutea etorri nahi badau, atik zabalik dauke.

Prozesuai buruzko informaziñoi gehixa hemen: http://www.ondarroa.eu/eu-ES/Udala/Antolaketa/Orrialdeak/OND2012.aspx
Eta baitte iraileko udal aldizkarixan : http://www.ondarroa.eu/eu-ES/Baliabideak/Argitalpenak/Documents/05_Udalbarriak.pdf

UNAI Gasteizen

Zeinek esango ban orain dela pare bat urte, herriko alkate” ILEGALA” bi urte geroago Gasteizen legebiltzarkidi ixango zanik. Ba hor da argazkixin, ta gañea lan etxeko gogukin. Aurrea guzen dudaik ez dakau, bañe gure helburuta ailegateko denbori birde. Pazientzixi sobran dakau eta argi dakau nora nahi douen jun.

LONDRESen Antifaxista euskaldunak gitarriaz erañin

Atzo iluntzin kontzertu antifaxista bat egon zan Britainia Handiko hiriburun ta artistetako bat gure herrittar bat ixan zan. Rusin neo-nazixak hil ben Skinhead antifa baten omenez ixan zan baine ikusten dozuen modure geure herriko antifaxistak be gogoratu zin!

Ta amaitzeko, bertatik gogoratu dozku datorren zapatun kriston kontzertu dala bertan, da animaten gattue ahal daben guztik berta agertzea, helburu bakar bateaz, espetxe Inglesetan dazen EUSKAL HERRITTARRAI Elkartasune emoti.