Month: azaroa 2012
KIRMENek “Mussche” nobela plazaratu dau.
Anje Duhalde, zapatun, 22etan ONDARROAko Kafe Antzokixan
HARRERA Elkartearen aurkezpena baixako iluntzin ONDARRUn
Harrera Taldea preso ohik sortutako maila nazionaleko elkarte asistentziala da. Bere helburua preso eta iheslari ohiei, etxera bueltan etortzean, laguntza integrala eskaintzea da, gizarteari egokitzapen eta bizimodu duina lortu ahal dezaten.Hitzaldian azken urte hauetako Harrera Taldeak egindako ibilbidearen aipamen labur bat egingo da, harik eta arestian nortasun juridiko propioa lortu arte. Preso eta iheslari ohien artean egindako inkesta eta diagnosian oinarriturik, berorien gabezi, arazo eta beharrak, etxera bueltan etortzean, mahaigainerako dituzte. Azkenik, erronka honi aurre egiteko, martxan jartzen ari diren tresnak azalduko dituzte.
“Euskal Herriak oso denbora luze darama izugarrizko elkartasuna adierazten bere errepresaliatu politikoei eta herriaren elkartasun honetan datza gure egitasmoaren erremintarik funtsezkoena”, aipatzen dute Harrera Taldetik. Hori dela eta, aurkezpen honetara etortzeko deialdi zabal eta irekia egiten dute, “gai honekiko sentikor dauden lagun guztioi”, hain zuzen ere. “Gatazka politikoaren beste ondorio bat bezala, euskal errepresaliatu politiko guztientzako, espetxetik edo atzerritik etxera bueltan etortzean, egokitzapen eta bizimodu duina eskuratzea euskal gizarte osoari” dagokiola uste dute Harrera Taldekoek.
Herriko artisten ekitaldixe baixakun APALLUn
Azaroak 29 (eguena), konzentrazinoi: INDARKERIA MATXISTA HILTZEN GAITU!
EL COLUMPIO ASESINO + BIKUSTIK, baixakun, Ondarruko Kafe Antzokixan
MATXISMUK hiltzen gaitxu
Aurten orain arte 50 emakume hil dituzte. Euren erru bakarra emakumeak izatea. Ez da kasualitatea, urtero urtero hainbeste emakume hiltzea. Indarkeria matxistaren alde basatiena.
Emakumeon zapalkuntzan oinarritzen den egiturazko indarkeria sexista. Egunerokotasunean eta edozein alorretan naturalizatuta eta barneratuta duguna. Askotan konturatu barik, gehienetan era finean ematen baita. Egun, pentsa ezina da adibidez, emakumeak gizonen ondasuna izatea Erdi Aroan bezala. Baina kontuz, formak aldatu badira ere oraindik emakumeon gorputzak patriarkatuaren menpe daude. Gogoratu abortua, 90-60-90, esklabutza sexuala,…
Ezinbestekoa da indarkeria matxista identifikatu eta antzemateko baliabideak eskuratzea, batez ere neska gazteek. Izan ere, askorek uste dute gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna lortu dugula. Eta horrek oztopatu egiten du matxismoaren aurrean kontzientzia hartu eta erantzutea.
Emakumeen aurkako indarkeria denon ardura da. Ez da arazo pribatua edo bikoteen arteko kontua. Adin, maila sozial eta herrialde guztietako emakumeek jasaten dute etxean, kalean, lanean, ikastetxean,…
Denon esku dago emakumeen aurkako jarrerak onartezinak direla erakustea. Beste aldera begiratu beharrean hain barneratuta ditugun mezu matxistak zalantzan jarri eta zuzentzea denoi dagokigu. Emakumeen aurkako indarkeria sorrarazten duten arrazoiak deuseztatzeko eta errespetuan eta berdintasunezko harremanak bultzatzeko.
Erakunde publikoei indarkeria matxistarekin amaitzeari lehentasuna eman eta behar diren baliabide guztiak ezartzea eskatzen diegu. Emakumeok autonomoki bizitzeko dugun eskubidea bermatuko duten neurriak hartzea, alegia.
ONDARRUKO gaztik hasi diz popi mobiuten. Baixakun batzarra
INOIZ PRESKRIBATUKO EZ DUENA

Euskal Herrian bizi garenok, independentzia eskubidea daukagu. Herri bat lur eremu batean bizitzen denean, ez dio bere lurra ematen datorren lehenari. Herri baten lurraldea bortxaz konkistatzea krimenik handiena da, beraz, Espainiak eta Frantziak lapurtu ziguten independentzia ez da inoiz preskribatuko, ezta egin zuten delitua ere.
Abertzale sentitzen garenok argi eta garbi eduki behar dugu, nondik gatozen, zer izan ginen (Europako nazio libre eta subirano bat), zer egin ziguten eta egun nola gauden. Beraz, independentzia geure herriak eta euskarak bizirik irauteko duen bide bakarra da. Ez dago erdi biderik. Eskubide historikoak aldarrikatzen dugunean, zer esan nahi du horrek?.. Independentzia eskubidea. Estatutoa edo autodeterminazioa eskatzean premiarik garrantzitsuena bigarren mailan ipintzen da, arazoa luzatuz.








