Bialdekotasunaren ordua da

Tasio Erkiziarekin batera idatzitako artikulua

Euskal Herriak bizi duen biolentzia egoerari irteera eman behar zaio. Aski eta nahiko da etengabeko sufrimendua eta giza eskubideen urraketekin! Enara Rodriguezek, Logroñoko kartzelatik irteeran bizi izan zuen kalbarioari stop esan behar zaio. Preso gaixoekin daramaten politika kriminala gelditu araztea premiazkoa da. “Parot” doktrina aplikatzea jasangaitza egiten zaigu.

Gobernuarekiko disidentziak torturatua izateko arrisku bizia du. Eta egoera hau gainditzeko bidea elkarrizketa da. Elkarrizketa armak desegiteko, presoak herriratzeko eta biktima guztiei zor zaien aitorpena egiteko. Herriak modu ezberdinetan ozenki eta zorrozki esan digu zein den bere nahia eta exijentzia. Baina batzuk entzungor darraite. Ez dirudi, herritar gehiengoaren oihu ozena askorik inporta zaienik. Beraien kezka ez da giza eskubideak errespetatzea, interes politiko partikularrak zaintzea baizik. Eta horretarako, denak balio du.

Euskal Herriak bizi duen biolentzia egoerari irtenbidea eman behar zaio. Egoera hau gainditzeko bidea elkarrizketa da.

Irakurtzen jarraitu

Azarun 1etik 3re, Literatur Amuak

Udaleko euskera batzordik egitarau zabala antolatu dau astebururako: literatur amuak. Hasi, aurreko astin hasi zan idazlan rallyxaz. Baine hurrengo egunetan ospatuko dauz ekitaldi gexenak: Eguenin, Txori Mugariak performanzi; baixakun, idazlea zeu zara antzelana eta Anarin kontzertu; zapatun, irakurle kluba eta atsaldin literatur gala.

Egitarau guzti hamentxe dakazue ikusgai:

http://www.ondarroa.eu/Documents/literaturamuak-kartela.pdf

Azaroak 3 (zapatu) irteeri Alleriko paduri ezagutzeko‏

Datorren zapatun (azaroak 3) Ondarroako Ingurumen Batzordik irteera bat egingo dau Alleriko padura. Debanatura elkarteko biologuk padurin inguruko azalpenak emongo dotxuez: zelako fauna eta flori dan bertan..

Debanatura elkartekuk hilik daruez paduran hegazti eta anfibixun inguruko ikerketa bat eitten udalantzako, Aranzadi zientzia elkartin laguntziaz. Beraz, aukera ona ixango da paduriai buruzko lehen mailako informazinoi eskuratzeko. Hitzordu goixeko 11etan ixango da, Ondarroako turismo bulegun.