Irailak 11, bi herri borroka bat. INDEPENDENTZIA!

Gaur ONDARROAko udaletxeko mastetan, argazki hau ata dou. Irailak 11an katalananak Aberri egune (DIADA) ospatzen dabe, ta guk era honetan eurakin bat etxen dou.

Ziur ga, arratsaldin BARTZELONAn, A.N.C.k antolatutako manifestaziñoin, ondarrutar bat baino gexa egongo dizela, ta eurak CATALUNYA NOU ESTAT D’EUROPA eskatzen daben modure, guk EUSKAL HERRIRAko gauza berbera eskatzen douela.

Gora Euskal Herria eta Catalunya aske eta lliure!

Gaztik sinadurak batzen hasi diz

Esan gentsuaun modure, laster ondarruko gazte bat epaituko dabe, 2009ko antzar egunin Lekatxon egon zin liskarrakatxik. Lekatxoko beste 7 gazteaz batea epaituko dabe.

Gogoratu, ertzainak presun argazkixak kentzea sartu zile pelotazoka eta porrazoka, eta pilo bat herritxar eritxu zitxuezela.

Epaiketi irailaren 20 eta 21in ixango da eta 2 eta 3 urte bitarteko kartzela eskakizunak daz gaztiontzako, horretaz aparte 120.000 euroko isun ekonomiku be bai.

Hori dala ta, herriko gaztik autoinkulpazinoik batzen dabiz. Kalin ikusten bazuez, bota sinadura bat!

Ertzainak ahaleginddu diz presun argazkixak espazixo publikutatik desagerrarazten, baine inoiz baino elkartasun gexa da kalin!

Ondarroako ezker abertzaleko BETERANUAI eskainitako omenaldixe

Ixe hilabete pasa da eurai eskeini gentzan omenaldixe ospatu gendule, bañe sarea altzati merezi dauela pentsaten dou ta hori dala ta bertan atatako argazki zein bertsuk diz ondoko hauek.

Banan banan ez genduke denboraik eukiko danak ixendatzeko ta hori konpontzeko pertsona bat aukeratu gendun danak ordezkatzeko, MIREN SANTOS “KRUZELLU”, nahiz ta gutzako Miren Karril ixan.

Pertsonin aukeraketan igarri gendule pentsatzen dou, beran umiltasune ta lan etxeko erak gure edadekuk oso ondo ordezkatzen dotxulako, ta jentik holan ulertu dabelako.

Zoixonez, ta nahiz ta ez espero, aurkezle berezixe euki dou ekitaldixe aurkezteko

Ta ekitaldixe aberasteko, gure bertsolaxak bertso sorti eskeini dozkun

Azpixan agertzen dizenak abestu genduzen HABANERA doinuaz

PLAZAGAINEKO GURE BETERANUAI

1 – Plazagaineko montaiamontaia handia da baña

Urtero zabaldutzen da

izugarrizko hazaña

Antolatzaileak hasi

ta besteak lan bikaña

Toldo mahai ta banko

lapiko eta sartaña

Bakoitza bere puestora

hartuta dago tamaña

Edadekoen trukoak

eta zenbat artimaña

Dana ematen dun jendea

zoriontzekoa alajaña

Mila esker guztiori

zarete onenan haña.

2- Hainbeste urte lanean

pasatako lagun zaharrak

asko zarete herrian

ez dira izen bakarrak

Agurtza, Edur, Matilde

a ze nolako beharrak

Errapel, Imanol, Sabin..

herri honen irriparrak

Gure artetik joan direnak

pizturik dauden sugarrak

askatasunaren bila

garamatzaten indarrak

Militantzian eredu

gure bideko izarrak

egizko euskaldunak ta

egizko ondarrutarrak.

3 – Plaza gainean jardunak

ezin izendatu danak

Hemendik pasatu dira

amuma, aitite ta amak

Gure bihotzetan dagoz

izenak eta izanak

baita ondino hementxe

gure ondun dagozanak

Ezin daitezke ordaindu

zuek egindako lanak

Eta gutxiegi dira

bertso batean esanak

Zuen omenez gaur dira

bazkari hontako janak

Hartu txalo beroenak

Bihotz bihotzez emanak.

4 – Ondarruk badu altxor bat

hori da elkartasuna

herritarren lan ixila

ta eskuzabaltasuna.

Gaur eskertu nahi genuke

txikien haunditasuna

emakume jator baten

lana ta umiltasuna.

Bihotzez maite zaitugu

Ai Miren Karril laguna

plazagainin zein edonon

beti umorez jarduna

tori gure besarkada

tori gure maitasuna

hain zuzen urte hauetan

guri eman diguzuna.

(Botx, Jon Arrizabalaga eta Jon Maia)
2012-08-14  Amnistia eguna

Amaitzeko argazki berezi bat erakutsikotzuau, aurtengo ANDRAMAXETAN atataku su artifizialetan:

…ta berau eskeintzen dotzau bixotzez geure beterano guztiai MILA ESKER esanaz!

Ondarruko gazte bat Audientzixa Nazionalea, 2009ko Antzar Eguneko gertakarixakatxik

Ondarruko gazte batek (Lekatxoko beste gazte batzukin batea) epaiketi eukiko dau irailan 20 eta 21in Audientzixa Nazionalin, 2009ko antzar egunin Lekatxon gerta zinakatxik.

Gogoratuko dozuen modun, Ertzainak presun argazkixak kentzea sartu zin txosneta pelotazoka. Gero istiluk egon zin, eta gazte batzuk atxilotu zitxuezen. Egon zin istilun arduradunak horretxek gaztiok dizela dinue ertzainak. Jenti parrandan dan lekun pelotazoka sartu, eta gainea istilun errudun beste batzuk dizela esan? Ta gainea, Audientzixa Nazionalea bixaldu gaztik, terrorismu eibela esanda? Hauxe da “gure” ertzainan benetako ixati…

Epaiketin barri emoten jarraitxuko dou.