PNV eta Deia guzurretan dabizela salatu dau Ondarruko Bilduk

bildu.info/ondarroa

Badakigu hauteskunde kanpainan gaudela eta Ondarroako PNVk Bildurekin duen jarrera erasokorra are gehiago nabarmendu daitekeela egunotan. Gezurrak asmatu eta zabaltzeraino heltzea ordea, ez dakigu urduritasun kontua ala zer den, baina ez dugu onartuko.

Irailaren 20ko Deia eta El Correoren edizio digitaletan, Ondarroako Udalak udal langileei gabonetako paga gehiagarria ez ordaintzea erabaki duela argitaratu zen, Ondarroako PNVren adierazpen gisa. Irailaren 21ean, aldiz, Deiaren paperezko edizioan, berri berbera agetru zen, Laura Mintegik bezperan izandako ekitaldiko erreportaiaren aldamenean, oso nabarmendua. Baina oraingoan, Ondarroako jeltzaleen berbetan barik, erabakia (paga gehigarria ez ordaintzea) egintzat ematen zen Humberto Unzueta kazetariaren ahotan.

Baina zer da Ondarroako Bilduk egin duena? Ba aparteko diru-poltsa bat sortu du eta soldata gehigarria bertan laga du. Horrela, Madrilek soldaten boltsatik gabonetako dirusaria ordaintzen lagako ez balu be, boltsa berri horretatik ordainduko luke ordainsaria. Hain zuzen ere, diru mugimendu hau paga gehigarria ordaindu ahal izateko egin du Ondarroako Bilduk. Baina Ondarroako EAJk gezurra esan eta dena nahastu nahi izan du.

Behin behineko langileei hileroko soldatan gabonetako pagaren gehigarri proportzionala eman izan bagenio (Raxoiren dekretua medio), ziur gaude PNV izango zela lehenrngoa horren kontrako erreklamazioa aurkezten, orain arte egin duen bezala.

Ez da ahaztu behar Zapateroren 8/2010 dekretua (udal langileen %5eko soldata jeitsiera agintzen zuena), lehen unetik aplikatu zuela EAJk. Gainera, aurten udal brigadaren soldaten %10eko igoera salatu du PNVk, eta horren kontra erreklamazioa sartu du. Eta Lea Artibaiko Mankomunitatean lan konbenioaren negoziazio mahaia hautsi dute jeltzaleek, Bilduk eta langileen ordezkaritzak langileen soldatentzako proposatzen zutenak Madrildik agindutako dekretuek onartzen ez dutela argudiatuz.

Hortaz, nola liteke, egun batean ondarroako PNVk kale garbiketarako langileen soldata igoera kritikatzea eta, aldi berez, Bilduko udal gobernuak gabonetako ordainsariarekin hartu duen erabakia kritikatzea? Erabakia, ondarroako udala eta udal langileak kaltetuak ez izateko hartu dugu, baina PNVri ez dio axola gezurra esatea, Bildu erasotzeko balio badio.

Uste dugu Ondarroako eta nazio mailako PNV itsutu egiten direla Bilduren kontra ekitean. Badirudi ez direla konturatu gabonetako ordainsari dagokion erabakia, adibidez, udal batzak erabakiko duela eta ez udal gobernuak. Ondorioz, udalbatzak hartu behar badu erabaki hori eta udalbatza hori oraindik egin ez bada, gezurretan dabiltza.

Honen aurrean honakoa galdetu nahi diogu bai Ondarroako PNVri, bai Deiako kazetari Humberto Unzuetari, posible da zuzentzea eta egia bere osotasunean esatea?

Gertakaria oso larritzat jotzen dugu. Hauteskunde kanpainan edota kanpainatik kanpo Bilduren erabakiak kritikatzea zilegi da, ez ordea egin ez duenikpublikatzea. Eta larria da oso etekin alderdikoiak medio gezurrak zabaltzeraino heltzea.

Beraz, Deiari, gezurra zabaltzeko baliatu zen orrialde berberetan zuzenketa exijitzen diogu, horrela egin ezean artikulua sinatu zuen kazetariaren kontra salaketa jartzea aztertuko dugu.

Ondarroako Bildu, Ondarroan 2012ko irailean

Ondarrutarrak munduntzir: atez ateku Aosta bailaran

DENIS ITXASO ta lagunak (EAJ, PP…) oporreta bixaldu bir douz.

Hain europeistak sentiuten dizen ta hain aurrerakoiak dizenak (behintzat hori esaten dabe eurak, natxe gero zamarrak erre nahitxuezen) bidaiatxo bat etxea bixaldu bir douz EUROPA erdi aldea, adibidez AOSTA inguruta, ITALIA iparraldea hain zuzen. Bertan ikusiko dabe, ATEZ-ATE deitzen dotzaun “zamar” batzi ez dala hain utopiku.

Esan birde be bai, hango jentik barneratute dakarrela naturiaz garbi jokatu bir dela ta nahiz eta hasieran bixkat kosta, gaur egun normaltasunaz sailkatzen dotxuela euran zamarrak. ATEZ ATEkuz gain erreziklatzeko ontzixak toki askotan ikusi leike.

Amaitzeko, beatu zelako garrantzixe emoten dotsen, etxik etxen dotxuenin, argitzen dabe zelako mateixala erabili daben

Ondarrutar batzuk euran oporretan atatako argazkixak diz honek. Europantzir bazabize eta naturi zaintzeko halako gauza interesgarrixak topaten bazuez (atez ateku edo beste zeozer), bixaldu argazkixak!

Dana prest, erdi arure salto eitteko!

Aila da erdi aruko jaxe, ta bixar Ondarruk denporan atzea eingo dau. Zemat herritxar ibili ete diz Erdi Aruko jaxe antolatzen? Zemat euran kalik apaintzen? Asko eta asko! Gaurko argazkixak ikusi besteik ezta: zahar eta gazte, herriko kalik dotore ipintxen. Beti esaten douen latxeik, jaxak herritxik eta herrixantzat etxen badiz, ederrauak ixaten diz! Ondarrutarrok bixar demostrako dou!

GUDARI EGUNEko ekitaldixe ONDARRUN

Urtero lez eta ohituriai jarraituz ONDARRUTARRAK egun hori ospatu genuen, Alameda aurrin dan monolitu ixan zan batu giñan tokixe. Bertan, egun honetan gure hildako, ta borrokan espetxin zein erbestin dazen herrittarrekin gogoratzen gaz,eurak erun daben borrokiaz, ta gaur egun bizi dugun egoera hein handixin eurai esker ixan dala gogoratu ban hizlarixak.

                                         AGUR eta OHORE, ONDARRUTAR BORROKALAIXAI¡¡¡

LAZKAOko BENEDITARRAK ONDARRUN egon diz

Aspaldi geunkan alkarren barri, ta alla da egune  ONDARRUKO EZKER ABERTZALIn artxibategi historiku ezagutzea etorri dizena. Dakixuen modun, Lazkaon Euskal Herriko histoixa politikuai buruzko artxibategixe dakarre beneditarrak.

Dokumentuz gain, argazki, kartel, esku orri, mateixal informatiku eta abar ixan diz JUAN JOSE AGIRRE ta lagunai erakutsi dotzauenak. Urte gogorretan asko ixan diz euran arriskun gorde ixan dotxuen paperak, leku ezberdiñetan gordeta egon dizen tokixak. Eurai danai esker LAZKAOTARRAK diñozku altxor bat dakauela. Beatu bestelan dokumentu hauek

AMNISTIA taldeko lelengoko diru libreta, edo beste hau ANGEL 34 hil benin gertatutako pistola baten desagerketa

Edota ezker abertzaleko talde ezberdinen harremanak

Ta nahiz da gaur egun digitalizatata dakauzen argazkixak, paperin dakauzenak erakutsi dotzau: Ondarrutarrak Londresen manifan edo Kandido Cartagenako espetxin euana edo Angel 34kun enterru edo ipurdixak geure jendiai txapelgorrixak berotutakuk…

Amaitzeko, elkarren arteko harremanak sendotzeko, bidik ipini douz

Gaur IRAILAK 27, Gudari egune

KOLDO ARRIOLA, FRAN ALDANONDO, ANGEL ETXANIZ, JESUS MARI ZUBIKARAI, JOSE LUIS BAKERIZA, ESTEBAN MURUETAGOIENA, FRANTZISKA SAIZAR, IMANOL LERTXUNDI, JOSE ANTONIO OTXOANTESANA, ANGEL IBARLOZA.

 

                                                                              GOGOAN ZAITUZTEGU

Irailak 26ko grebin amaieri ONDARRUn

Arratsaldeko 6retan hasitxe, Alamedan batu ga hainbat ondarrutar grebik gure ingurun euki daben eragine ezagutzen. Esan birde ONDARRU gelditxute egon dala egun guztin. Irakaskuntzi, tabernaixak, dendak, fabrikak, …

Gero herriko kalitantzir MURRIZKETAN KONTRA lelopin manifestaziñoi einddou:

Balorazinoi positibu ein dabe antolatzailik, ta hori holan dala baieztatzeko, beatu zelako erneau hartu daben gure aurkarixak: gaur IRUÑAko auzo baten bota daben gomazko pelotin esaldixe… “Recuerdo de España!”

Ondarru, parata!

Ondarruko merkataritza ta ostalaritza guzti itxitxe dala esan geinke. Portu be geldik da goxeko 9xetatik. Cikautxo zarratute. Eskola publikuk eztau zabaldu, ikastolik bez.

Iluntzin emongo dou informazinoi gexa. Gogoratu, arratsaldeko 18:00retan manifestazinoi Alamedatik.

Ta amaitzeko gogoratu GALDONA be EUSKAL HERRIXE dala.