Month: ekaina 2012
Ekainak 9 (zapatu). Batzarra, Kofraixa zaharrin: Bildu urtebete udalin
Badaz alternatiba sozial eta ekonomikuk!
Burujabetzi eta eraldaketa soziala proposatzen dou egoera sozio-ekonomikuai buelti emoteko!
Radixu Irratia ON LINE: Ondarrutik mundure!
Ondarroako Radixu Irratiak jauzi ederra eman du komunikazio arloan. Zauden tokian egonda eta interneta eukita, Ondarroako Radixu Irratia entzun ahal izango duzu zuzenean: www.radixu.info. Momentu honetan aprobak egiten badabiltza ere, entzun ahal izango duzu Radixu: musika egun osoan zehar, eta irratsaioak zuzenean entzuteko aukera.
Aurtengo Zapato Azule bera ere (ekainaren 30ean), zuzenean erretransmititzeko aukera ematen du honek.
Hona hemen Radixu irratiaren parrilla:
Astelehenetan: 22:00-23:00 KBB
Martitzenetan: 22:00-23:00 Erozemat
Eguaztenetan: 22:00-24:00 Azken Mohikanoak
Eguenetan: 21:00-22:00 Ein Daigun Bidi
Baixakutan: 21:00-21:30 Time to Roots
Zapatutan:10:00-12:00 Terranobako Salau
Domeketan: 19:00-20:00 Inpreñuko Goitxibeheri
Entzun Radixu zuzenean! Eta aukera bi: Radixu irratia 105.5 FM-n edo radixu.info-n!
Berriaren alde ziztada emateko aukera egongo da, eguenean
Berriaren egoeraren gaineko informazioa jaso eta Berrialagun egiteko aukera egongo da, eguenean, 19:30etik aurrera, Ondarroako Kafe Antzokian, UEMA ekitaldiaren ordu berean. Berriaren egoera zaila azaltzen duten informazio orriak eskuratu ahalko dira, eta parte hartzeko eta laguntza emateko dauden aukerak azalduko dira. “Gure inguruko euskaltzaleen ekarpenak bilatu nahi ditugu; baina aldi berean gizartea ohartu nahi dugu, euskarazko hedabideak izateko, eta euskaraz bizitzeko oraindik ere denon laguntza beharrezkoa dela”, adierazi dute Ondarroan Berriaren aldeko ziztada kanpainaz arduratu direnek.

Ekainak 8 eta 9 (baixaku eta zapatu). Kamiñazpiko jaixak
Ondarru UEMAn sartuko da barriro
… eta hoixe ospatzeko ongi etorri jaxe eingo da Antzokixan ekainan 7xin (eguena), 19:30xetan.
Ondarroako Udala 2000. urtean sartu zen udalerri euskaldunen
mankomunitatean, baina 2006an epaitegien aginduz kanporatuak izan ginen.
Orain, berriz, estatutu nahiz helburuak bere eginik, Ondarroako Udalak
UEMAko kide izan behar duela uste du. Euskararen normalizazioaren
bidean beste urrats bat eman behar duela iritzitza hartu du erabakia.
Eta hau herritarekin konpartitzeko asmoarekin ekainaren 7an kafe antzokian
egingo den ekitaldira gonbidatu nahi ditugu ondarroar guztiak.
ONDARROAKO XVIII. TRIATLOIA VII. GERARDO SAIZ MEMORIALA
Turrunak, bi urte!
Datorren astin bi urte beteten douz. Atzo hasi ginalakun!
Hor denpora tartin Turrune Ondarruko komunikabide erreferentziala bihurtu de. Betiko komunikabidik gure herrixan ingurun emoten daben irudixai beste ikuspegi bat emotsau: herritxarra, kritiku, euskaltzali eta abertzali. Eta horretxetan segi etxeko asmu dakau, herritxarran babesa be badakauelako. Ikusi, bestelan, zemat jente sartzen dan egunero Turrunin:
Sortu ginanetik 250.000 bisitxatik gora euki douz, eta egunero 500 pertsonatik gora sartzen diz gure blogea. Ez hori bakarrik. Kanpun dazen ondarrutar askorentzako herrixaz dakarren lotura arinena gaz. Munduko leko askotatik eukitxen douz bisitxak egunero. Ongo hilin, adibidez, Islandiatik 221 bisitxa euki douz, Erresuma Batutik 217, Frantzitxik (ala Iparraldetik?) 149, Poloniatik 83…
Badakiau horren datuon atzin ondarrutar pilo bat dazela. Segi Turrunin sartzen, eta segi zeuen iritzixak, aportazinoik, argazkixak… bixaltzen. Turrune danok gaz eta!
Bixar, zapatu, Ondarruko XVIII. triatloi
Bixar, zapatu, Itsasaurren, atsaldeko 15:30xetan, kirolaz gozatzeko aukeri.
Hamen informazinoi gexa: http://www.ondarroa.eu/eu-ES/Gertakariak/2012/triptikoa_XVIII_Triatloia.pdf










