Gaur goizean, Reina enpresa taldeko akzionistak Ondarroako portuan bilduta egon direnean, langileak burututako kontzentrazioaren argazkia da behean agertzen dana. Astelehenean goizeko 10etan berriro ere kontzentrazioa burutuko dute eta datorren astean orri banaketa bateri ekingo diote.
Sarritan salatu dugu arrantza sektorearen egoera oso larria dela arrantza politika egokia aurrera eramaten ez delako (deslokalizazioak, hondoratzeak, eskubideen galerak,…). Oraingoan berriz, honen adibide argia dugu gure aurrean.
Reinatarrak, Pesqueras gaztiak eta Pesqueras Zozuak enpresak itxi nahian, Hodeiertza itsasontzia desguazatu du (diru laguntza publikoak hartuz honen truke) eta Antiuko Ama saldu nahian dabil, argi eta garbi esan duelarik berriro itsasoratuko ez dela.
Honen aurrean argi salatu nahi dugu:
- Reina enpresa taldeak, urte luzetan, izugarrizko dirutzak pilatu ditu, akziodunen artean banatuz.
- Itsasontziak amarratzea eta hondoratzea eta honekin enpresa ixtea, akziodunen interes partikularren arabera burutu dutela.
- Reina enpresak, Jaurlaritzako Arrantza Sailetik jasotako diru laguntza publikoekin berriztu zituen arrastre-ontziok.
- “Antiuko Ama”, 7 urteko arrastre ontzia, 2012ko apiriletik Ondarroako portuan amarratuta dago, geldirik.
- Hodiertza, 11 urteko arrastre ontzia, 2012ko apirilean hondoratu zuten, diru laguntzak hartuz honen truke.
- Bi itsasontzi hauetako tripulazioa, urte asko daramatzate enpresa honetan lanean (10 urtetik gora gehienak eta batzuk 33 urte).
- Langilen etorkizunarekin jolasten ari dira. Hasieran kaleratuko zituztela esanez, gero negoziaketetan sartuz (berkokapena enpresa berrian, kalte ordainak,…) eta bat-batean, langileak langabeziara bota dituzte (“paro biologikora”, fijo diskontinuak direlako), jakinda barkurik ez dutela itsasoratuko eta langileak inolako babesik gabe utzi dituzte. Inondik inora ezin da onartu, Reinatarrek, langileen etorkizunarekin jolasten ibiltzea eta are gutxiago gezurretan aritzea.
Honen aurrean LABek zera exigitzen du:
- Langile hauen egoera, berehala argitzea eta konpontzea, Reinatarren interes partikularren gainetik.
- Antiuko Ama, Ondarroako portuan geratzea eta lehen bait lehen itsasoratzea, bere tripulazioa mantenduz.
- Bertoko arrantza flota osoa mantentzea.
- Honetarakoa ezinbestekoa da:
- Diru publikoarekin berriztutako ontzien hondaratzearen kontrako neurriak
- Deslokalizazioaren kontrako neurriak: gure flota Euskal Herritik kanpora saltzea ekidituz
- Arrantzatzeko iharduera erroldak eta lizentziak, publikoak izatea.
- Honetarakoa ezinbestekoa da:
- Arrantza sektorearen etorkizuna bermatuko duen arrantza politika adostu bat martxan jartzea
- Hala beharrez puntu hauek barnebilduko dituelarik:
- Arrantza arduratsu eta iraunkorra izatea
- Sektorea I+G+B (Ikerketa, garapena, berrikuntza) programa bat
- Komertzializazioaren aldeko programa bat
- Hala beharrez puntu hauek barnebilduko dituelarik:
Lan baldintzen hobekuntza, errelebo generazionala bermatzeko













