Azken orduku, SORTU legaliza dau Espainiar “justiziak”

Ezker abertzalea berriz ere legezkoa da Espainiako Justizian, bederatzi urteren ondoren. Izan ere, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Sortu ezker abertzaleko alderdi politikoaren defentsak aurkeztutako babes helegiteari arrazoi eman dio, auzitegiak berak arratsaldeko bostak pasatxo zirela esan duenez, eta Sortu legezko da, estatutuak aurkeztu eta urtebete pasatxora. Ofizialki oraindik ez dago bozketaren berri; ElPais.es-ek dio aldeko sei boto izan direla eta kontrako bost.

2003an hasi ziren ezker abertzaleko alderdi edo plataforma politikoen aurkako ilegalizazioak; Auzitegi Gorenak urte hartako martxoan utzi zituen legez kanpo Batasuna, HB eta EH, “ETAren tresna eta ETAkoak” zirela jota

D3M eta Askatasuneko auzipetu denak ABSOLBITU egin dituzte

Hamahiru lagun epaitu zituzten joan den maiatzean Espainiako Auzitegi Nazionalean, ETAko kide izatea edo hari laguntza ematea leporatuta. Epaiak dio ezin dela frogatu nahita jardun zirenik erakunde armatuaren alde, eta D3M eta Askatasuneko kideek ere askatasun politikoa dutela. Hiru epaileetatik batek boto partikularra eman du. Fiskalak 11 lagunentzat espetxea eskatu zuen. Auzipetuek arratsaldean agerraldia egingo dute, Donostian.