Month: ekaina 2012
Gaurtik aurrea DINAMARTXAko ixena emon leike
Ekainak 30, Zapato Azule 2012!
Uztailin, udaldixe kiroldegixan!
Ondarroako Udalak UDALDIA 2012 KIROLDEGIAN egitaraua abian jarriko du estreinakoz uztailean, 6 eta 12 urte bitarteko neska-mutilentzako. Multikirolen apustua egin du udalak, hau da, kirol diziplina jakin batean aritu eta sakondu ordez, kirol eta joko ezberdinak landuko dituzte herriko haurrek, besteak beste, jolasak, eskalada, saskibaloia, futbola, patinak, voley, hockey, eskupilota, igeriketa, gimnastika, aerobik-txiki, kids pilates, eta abar.
Bi txanda egongo dira, bata uztailaren 2tik 12ra eta bigarrena, aldiz, uztailan 16tik 26ra. Kasu bietan, astelehenetik ostegunera, goizeko 9:30etan hasi eta eguerdiko 13,00ak arte luzatuko dira jardunaldiak. Hamabostaldi bakar baterako edo bietarako izena eman daiteke, eta kiroldegira hurbiltzea baino ez dago izena emateko.
Ekimen honek, opor garaian, familia eta lana uztartzen laguntzeaz gain, aukera polita eskaintzen die Ondarroako haurrei, era berean, kirola eta entretenimendua elkartuz, ariketa fisikoa sustatzeko.
Udaldia (kiroldegian). Kirol eta jolasak
Norentzat: 6-12 urte bitartekoentzat. (2000-01-01 eta 2005-12-31 bitartean jaiotakoak)
Noiz: Uztailaren 2tik 26ra (Hamabostaldia izan daiteke)
Egunak: Astelehenetik ostegunera
Ordutegia: 09:30etatik 13:00etara
Prezioa: Abonatuak 40,00€ Ez abonatuak 60,00€. (Hamabostaldia: Abonatuak 20,00€ Ez abonatuak 30,00€)
Jolasak, eskalada, saskibaloia, futbola, patinak, voley, hockey, eskupilota, igeriketa,gimanastika, aerobik-txiki, kids pilates,…
Informazioa: Harrera bulegoan
Animatu eta emon izena!
Ekainak 23, ONDARRUKO herri giru
Atzoko egunak, 24 ordu baño gexa eukiban ONDARRUn. Ezin allata ibili giñan leku desberdiñeta, ta danak nahi ben argazkixetan urten. Hemen dozue goxeko futbitoko argazki sorta ederra
futboleruk al konpleto
azpixan agertzen dizenak IRABAZLIK
Beheiko argazkixetan ekipo desberdiñak bakotxan sponsorran pankarti azpixan dabela
Amaitzeko dana batu…
Batu, dutxa ederra hartu, ta poteure. Bazkaldu, mus txapelketi jokatu ta arratsaldeko 7retan KRESALA KULTUR ELKARTIK antolatutako ekitaldire
Frontoi jentez beteta
Amaitxu, zelan ez, LARRAIN DANTZIAZ
Ta KRESALA DANTZA TALDI argazkixan
Dantzak amatxu, pare bat trago hartu, afaldu ta auzotako suak ikustea. Gero dantzak ta ARTELANgo sorgiñakin PLAZA MUSIKA
Ta amaitzeko AHAL DABENAK AHAL DABENA






























