Ta zelan ez, lana etxeko tropa ederra batu de jaxak ondo urteteko
12xetako dana prest
Argazki otzaratik berreskuratu douen argazkixan, ARTA BIDEn tzir manifi du 1977xin. Hainbeste urte pasa diz ta gaur da egune, eskakizun bardiñaz kalea urten biarra dakauena. Ia laister oroimenak dizen manifa hauek. Bitxartin, gaur arratsaldeko 8retan ta KANTTOIPEtik urten da, hillin azkanengoko baixakuko enkartelada burutuko dou. Ez falta.
Lesbiana, Gay, Bisexual eta Transexualek beren eskubideen aldeko borroka jendarteratzeko eguna da gaur eta sexu askapenaren alde lanean diharduten eragileek mobilizazioak deitu dituzte mundu osoan, baita Euskal Herrian ere.Sexu Askapenaren Egunari lotuta egiten diren ekimenetatik harago, normalizatuak ez diren sexu harremanak diskriminazioaren zulotik ateratzeko erronkak jendarteratzeko hitzordua da ekainaren 28koa.
Ondarrun be, herriko taldeek LGBT taldeen aldeko aldarrikapenak ipini dotxuez. Eta udal plenuk mozinoi bat onartu dau, sexualidade desberdinan eskubide bardinttasune aldarrikatzen eta, batez be, transexulaidadi despatologizateko eskatzen. Hau da, ez dala gaixotasun bat aldarrikatzen!

Munduan hainbat gatazka politiko zuzenean ezagututakoa da, hamaika ikusitakoa, hala ere, ezin zuen ulertu hauteskundeetan parte hartzea debekatua zuen alderdi batek gehiengoa lortzea. Ondarroan zen Angelo Miotto Peace Reporter-eko kazetari italiarra, 2007 udal hauteskundeen harira. Nola egiten da hori galdetzen zigun, zergatik bozkatzen du jendeak baliorik ez duen botua? Munduan parekorik ez omen du ezagutu. Estatu espainolak ilegalizazioaz ezker abertzalea zokoratua eta gutxitua den espresio politikoa bilakatu nahi zuela azaltzen genion guk. Beraz, izugarrizko balioa zuela botu horrek. Errazena abstentziora jotzea izan zitekeela baina horrek estatuak markatuak zituen helburuei bidea ematea zela, alegia, epe luzera ezker abertzalearen masa elektorala ilegalizazioaren ingurumarian desagertzea. Botu paperak edukitzea delitua zela eta polizia ezberdinek horiek antzematearren izugarrizko jarraipen eta jazarpenak egiten zituztela, dena den, etxez etxe banatzen genituela, adineko andreak zirela orohar lan hori egiten zutenak. Esaten genion 2003an izan ginela lehen aldiz hauteskundeetatik kanporatuak eta ezker abertzaleak 168.000 botu lortu zituela, 2410 Ondarrun. Egoera horrek, beste eratako erantzunak ere ekarri dituela eta 200 familiatik gora direla “eskubiderik ez, betebeharrik ez!” desobedientzia ekimeneko kideak. 2007an gehiengo osoarekin, PNV bere aurpegirik maltzurrena erakustera behartu dugula eta ezinezkoa izaten ari zaiola, ondarrutarren erabakiaren gainetik inposizioa justifikatzea.
Ez dira izan Konstituzionaleko 6 epaile legalizazioa “eman” digutenak. Legalizazioa irabazteko borroka 2003an hasi genuen botu nuloarekin, gure postuak hartu zituztenei demokraziari lapurretan ari zirela esan genien, udal zergarik ez genuela ordainduko, ilegalizazioak iraun bitarteko hitzordu elektoraletan, kanpainak egiteko debekuekin, komunikabideetan betatuak, zuzendaritzak espetxean bozeramailerik gabe… 168.000, 120.000, 185.000, 103.000 botu lortu genituen. Guzti horiekin eta guztietako bakoitzarekin irabazi dugu legalizazioa. “Con Bildu ilegalizado tendríamos cuarenta Ondarroas” esan zuen PNVko burukide batek Bilduren aldeko ebazpena eman zenean. Egoera jasangaitza egiten ari zitzaien seinale. Orain badira batzuk Konstituzionalak errealitatea zenari legezkotasuna eman baino ez diola egin diotenak. Gu ados gaude horrekin. PP eta PSOEk, CIU, Coalicion Canaria eta Partido Andalucistaren babesarekin ilegalizazioa martxan jarri zutenean esan genuen hori: Ezker Abertzalea ondo errotutako errealitatea da, ezin da salbuespen neurriekin desagertarazi.
Zorionak denoi, botu “nuloa” eman duzuenoi, desobedientzia egin duzuenoi, hautes zerrenda ilegalizatuetako kideoi… Lorpen handia da, baina ezin dugu ahaztu oraindik legez kanporatutako hainbat antolakunde, sumario, espetxeratu daudela. Estatuak bere boikot jarrera mantentzen du. Borroka egiteko garaia da.
Gaur gauean 22:15 Etb2 kateak Por quién no doblan las campanas documentala emango dau. Bertan Jose Luis Altzalei agertzen da Koldo Arriolaren hilketa nola izan zen azaltzen