Ibonen aldeko prentsaurrekoa Bilbon

Natxi Aranburu (Etxerat elkarteko kidea):

Gaurko agerraldiaren funtsa oso argia da: Ibon Iparragirre berehala askatu behar dutela exijitzeko bildu gara. Ondarruko presoa larri gaixo dago, duela 20 urte GIB birusarekin kutsatuta dago, eta azken hilabete eta asteetan bere egoerak okerrera egin du nabarmen.

Bere defentsak era nabarmenean jaitsi dira eta osasun egoera oso oso larrian dago. Atzo, sukarrak jota zegoela, Basauriko espetxetik Basurtuko Ospitalera eraman zuten. Berta ingresatuta dago une honetan eta medikuek birikietako infekzio bat detektatu diote.

Osasun asistentzia egokia eta iraunkorra behar du, edozein kutsatze atzeraezina bilakatu baitaiteke. Ezin du preso egoten jarraitu ezta minutu bat bera ere. Ibonen bizitza jokoan dago.

Gogor salatu behar dugu Ibon Iparragirre eta bere senideak Instituciones Penitenciarias eta Ertzaintzaren partetik jasotzen ari diren tratua. Basurtuko Ospitalera trasladatu zutenetik, familiak ezin izan du berarekin egon. Ertzaintzaren jarrera, osasun egoera larri batetan egonda ere etzikioten eskuburdinak kendu, onartezina da. Abokatuari ere mota guztietako trabak jarri dizkiote Ibonekin egoteko, demokrazia eta oinarrizko giza eskubideak urratzen diren Estatuetan suertatzen den gisara.

Abokatuak 20 minutu eskas eman zituen atzo Ibonekin. Denbora horretan ezin izan zuen preso ondarrutarra ukitu eta gelan bi ertzainen presentzia etengabekoa izan zen. Eskubide urraketa lazgarri honen aurrean, Alfonso Zenon abokatuak salaketa jarri zuen Bilboko Goardia Epaitegian. Egoera benetan sumingarria da.Ibon bakarrik dago, isolaturik, komunik gabeko gela batetan. Komunera joan ahal izateko, ertzainei baimena eskatu behar die. Behin baimena eskuratuta, ertzainek Iparragirre komun barruraino jarraitzen dute. Ez du deiak egiteko eskubiderik, ezta Ospitalean ematen ari den denbora eramangarriago egiteko beste elementurik.

Ibonen bizitza arrisku larrian dago, baina Espetxetako Zuzendaritzakez du inolako aurrerapausurik ematen, polizia autonomikoak traba ugari jartzen ditu eta Ibon Iparragirre eta bere senideen eskubideak nabarmen urratzen ari dira.

Espetxe politikaren aurpegirik ankerrenaren aurrean gaude. Gure senide eta lagunen bizitzak arrisku larrian jarriz eta eskubide urraketa muturreraino eramanez. Espainiar Gobernuak eta Espetxetako Zuzendaritzak egun Europa osoan indarrean dagoen bortizkeria politikorik handiena aplikatzen dute, euskal preso politikoei aplikatzen zaien espetxe politika.

Espetxe politikak ezin du konponbide demokratiko, bake eta eskubide urraketarik gabeko agertoki baten ukazioa betikotzeko armategia izan. Eskandalu politiko erraldoia, Giza Eskubideen alorrari dagokionez sekulako drama eta euskal jendartearen gehiengoaren nahia eta borondatearen kontrako eraso larria da espetxe politika.

Une honetan, Ibon Iparragirreren bizitza jokoan dago eta espainiar Estatuak eta Espetxetako Zuzendaritzak ez dute ez gizatasunik ezta bakearen, giza eskubideen eta demokraziaren balorekiko inolako errespeturik erakusten.

Izan ere, Euskal Herrian hainbat eragileek eskubide guztiak errespetatu eta bermatuko dituen konponbide demokratiko baten alde burubelarri egiten dugunean, espainiar Gobernuaren jarrerak Ibon Iparragirreren eskubideak bortizki urratzu eta bai presoari bai bere ingurune hurbil osoari sekulako sufrimendua eragiten ari da.

Egoera honekin amaitu behar dugu. Bai Ibon Iparragirre, bai gaixo dauden beste preso gaixoak berehala askatu behar dituzte. Eta horrekin batera, espetxe politikak errotik aldaketa behar du, oinarrizko eskubideak urratu eta euskal jendartearen gehiengo zabal baten nahia mezpresatu egiten baitu.

Hortaz, Etxerat Elkarteak bat egiten du igande honetan 12:30tan Ondarroan burutuko den manifestazioan. Horrekin batera, mezu argi bat helarazi nahi dugu: Etxerat Elkarteak indar eta gogo biziz lanean jarraituko du gure senide eta lagun presoen eskubideen alde. Etxean eta bizirik nahi ditugulako.

Garatik hartutako bideoa:

Ibon gaixorik eta isolamenduan. Bihar denok Arriagara

20 minutu eskas iraun duen elkarrizketan, Ibonek kartzelan baino okerrago dagoela adierazi dio bere abokatuari. Elkarrizketa osoa bi ertzainen zaintzapean burutu da eta Ibon ukitzen ere ez diote utzi abokatuari. Daukan gaitzaren inguruan inongo azalpenik ez jasotzeaz gain -abokatuak esan dio birikietako infekzioa duela-, isolamenduan dagoela adierazi du Ibonek: ez dauka bisitarik, ez telebistarik, ez irratirik, ez dauka telefono deiak egiteko eskubiderik,  ezin du irakurri ezta idatzi, eta ez dauka ohetik altxatzeko baimenik: pixa egiteko ere txirrinari eman behar dio, eta ertzainen begiradapean egin behar ditu bere premiak. Beraz isolamendurik bortitzenean dago.

Abokatuak adierazi duenez, Madrileko Entzutegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako Epaitegian gaur ez dago inor, eta eskakizuna bihar bertan sartuko duen arren, litekeena da erantzuna gutxienez datorren astera arte luzatzea. Hori gertatzen bada, Ibon bisitarik gabe geldituko da, hain zuzen ere, bere senide eta lagunen babesa eta maitasuna inoiz baino gehiago behar dituenean. Ibonen egoeraz kezkatuta bereziki, eta orokorrean euskal preso politikoek bizi dituzten bizi baldintza ankerrak salatzeko, bihar Jaiki Hadik prentsaurrekoa emango du Bilbon, Arriagako eskaileretan, eguerdiko 12:00etan. Jendearen babesa eskatu dute, eta hurbildu ahal direnentzat hitzordua 11:30etan jarri da, Arriaga aurrean

URRIAK 12 espainiarren eguna. GUREA, EZ.

Egun seinalatu hori gure egutegietan gorriz margoturik azaltzen da, baina horrek ez du esan nahi guk jai egun bezala hartzen dugunik. Eta hori baieztatzeko, ONDARROAKO  INSTITUTOAN ateratako argazkiak. Ikasle talde bat, eskolara joan da, eta bertan eztabaidak eduki dituzte, filmak ikusi dituzte, IBONei eskutitzak idatzi dizkiote, jolasak egin dituzte, …

eta gazte hauek ez  dira bakarrak izan ONDARROAN lan egin dutenak.  Kaian, dendetan, tabernetan, Zubi-zahar herri ikastolan… ere lan egin dute.

Eta arratsaldean herritarrak BILBON ikusiko gara

Ibon ikustea galarazi diete bere senideei

Atzo iluntzean jakin genuenez Ibon Basurton ingresatuta gelditu da, aurretik zituen anemia, hepatitis eta bista arazoei, biriki bateko infekzioa aurkitu baitiote.
Gaur goizean, bere emaztea eta psikologoa Basurtora joan dira Ibon ikusteko asmoarekin, baina ertzainek ez diete pasatzen utzi. Basauriko kartzelara hurbildu dira gero, baina han ere ez ditu hartu zuzendariak eta une honetan abokatua Entzutegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako epaitegira jo du, itxura denez bisiten erregimena baimentzea berari dagokiolako. Baina gaur Espainian jaia denez, badirudi bihar arte egon beharko garela hori jakiteko.
Ibonen osasun egoerari dagokionez, erizain batek esan duenez nahiko lasai zegoen. Birikietako infekzioari aurre egiteko antibiotikoak jarri dizkiote cateter baten bidez. Honez gain, Jado pabelloian dagoela jakin dugu, sarreratik oso hurbil, 12a eta 12b eraikinetariko batean. Hemen duzue planoa

http://www.hospitalbasurto.com/antcatalogo.asp?Nombre=1713&Hoja=0&sesion=1

Iparra galdu baik, hurrengo deialdixak

Hemen dauzkazue hurrengo egunetarako deialdiak:

Urriak 15: Kontzentrazio isila Basurton, 12:30-14:30

Urriak 16: Gizakatea (12:00) eta Manifestazioa (12:30) Ondarroan

Horretz gain, Gallizori gutunak edota telegramak bidali, Ibonen askatasuna eskatzen.
Doña Mercedes Gallizo, directora general de instituciones penitenciarias

C/ Alcalá, 38-40
28014 Madrid
913 354 773

http://www.facebook.com/pages/Iparra-galdu-baik-Ibon-etxea/218041248228123

Ibon Basurtora eraman dute, 38’5eko sukarrarekin

Ibon, urriaren 13an barik, gaur goizean Basurto ospitalera eraman dute anbulantzian, Basauriko kartzelako medikuaren aginduz, 38,5ko sukarra zeukala ikusita. Une honetan (15:00) Basurton daukate, gela batean, esposatuta, lau ertzainek kustodiatuta. Gerriko mina dauka, baina medikua oraindik ez da agertu. Bere ama eta emaztea daude bertan, baina ez diete utzi Ibonekin egoten. Ibonen amak bere semeari esposak kentzeko eskatu die poliziei, baina ez diote kasurik egin.  Hau ikusirik, deiadar eginez Ibonekin komunikatzen saiatu da, nola dagoen jakiteko, baina modu txarrean Ibon zegoen gelatik urrundu egin dute. Hauxe da momentuz dakiguna, eta ikusten duzuenez, torturak jarraitzen du, bai Ibonentzat eta bai bere familia eta lagunentzat.
IBON ASKATU, ORAINTXE BERTAN!!!

Ibon etxea, ya!

Gaur hilak 11, martitzena, arratsaldeko 18:00etan Ibon Iparragirre Burgoa ondarrutar preso politikoaren 
EGOERAREN BARRI emongo da Ondarroako Udal Pleno Aretoan.
Bertan, Iparra galdu baik, Ibon etxea! plataformako kideak parte hartuko dute, baita Iparragirreren senideak ere. 
Orain arte egindakoen berri emango dute eta baita hemendik aurrera egingo dutenen berri ere.
Ibon etxea, YA!